Euskaraldiari buruzko saio berezia emango du ETB1ek bihar

Edu Lartzanguren.
2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Euskaraldia: bat eta bat hamaika izenburupean, euskararen aldeko ekinaldiaren inguruko saio berezia emango du ETB1ek bihar, 22:30ean. Bi atal izango ditu saioak, eta gaur emango dute lehena; bigarrena, azaroaren 26an.

Euskal Herriko hainbat bazterretara joango da Edurne Azkarate aktorea. Euskaraldia ekinaldia zertan datzan azalduko du saioan. Horrez gain, euskara tokian-tokian nola bizi duten, eta egin duen aurrerapena erakutsiko du. Elkarrizketatuko dituen pertsonen artean daude Oier Sanjurjo Osasunako futbolaria, Amets Arzallus bertsolaria, Ana Urrutia kazetaria, Iñaki Salvador musikaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Toti Martinez de Lezea idazlea, eta Sonakay taldeko musikariak.

Horiez gain, Manu Bendala bertsolari sevillarra eta Titty Thusberg moda diseinatzaile finlandiar euskalduna ezagutzeko aukera emango dute. Hizkuntza ikastea nola erabaki zuten, eta ikasketa prozesua nola egin zuten azalduko diete gonbidatuek Azkarateri, eta Euskaraldiaren 11 egunetarako dituzten erronken berri emango diote.

Errazenetik zailenera egingo du aurkezleak: euskararen arnasguneetatik, euskaraz bizitzeko gaitzagoak diren lekuetara joango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.