HILBERRIA. Paco Egea

Txillarreko su eztitan, bakea kozinatzen

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Ion Orzaiz.
2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
«Pazientzia behar zen, eta izan genuen», esan zion Paco Egea Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta PSE-EEko kideak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1950) BERRIAri, 2018ko uztailean, Txillarre baserrian eginiko elkarrizketei buruz. Negoziazio saio horren sustatzaileetako bat izan zen Egea, Arnaldo Otegirekin, Jesus Egigurenekin eta Pernando Barrenarekin batera. Atzo iluntzean zendu zen, 71 urte zituela.

Ingeniaritza Industriala ikasketak egin zituen Egeak, eta hainbat enpresatan ibili zen: Mondragon taldean, Alfan eta FEVE Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoan. Kutxan, Sprin eta EuskoTrenen kontseilari izan zen ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundian, Ekonomia zuzendari. 1997an Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza kontseilari izendatu zuten, EAJ-PSE gobernuan; 1998an utzi egin zuen, PSE Jaurlaritzatik ateratzean.

1999az geroztik, ordea, bakegintzarekin lotuago azaldu zen haren izena, Txillarreko elkarrizketa politikoak sustatu baitzituen. «Buruan genuena zen orduko egoerak ezin zuela berdin segitu, eta belaunaldi berriei bestelako bat utzi behar geniela», adierazi zuen duela hiru urteko elkarrizketan. Solasaldi horietatik akordio bat atera zela nabarmendu zuen, gainera: «Lortu genuen akordio bat. Oso ona zen edukia, baita gaur egunerako ere, nire ustez. [...] Bakea nahi genuen, eta ilusio handia jarria genuen prozesuan. Pena da gero [2005-2007ko prozesuan] aurrera atera ez izana».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.