martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eutanasia lasaia

2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Gure bizitzako une askotan bezala, «eta hau ezin al genuen lehenago egin? zergatik ez genuen lehenago egin?» galdetzen diogu geure buruari gauzatu ezinezkoak ziruditen erabakiak hartu eta handik urte gutxitara. Hamarkadetan onartu gabe egon eta halako batean onartutako eskubide askorekin jazo ohi zaigu. Eutanasia da horietako bat, duela urte batzuk tabu zen gaia normaltasun guztiarekin onartu dugu gaur egun.

Eutanasiaren datuak jakinarazi zituen atzo Eusko Jaurlaritzak, legea Espainian ekainean indarrean jarri zenetik: 34 eskaeretatik, 13ri aplikatu zaie hiltzeko protokoloa, zortzi zain zeudela hil ziren, 12 azterketa fasean daude eta bati ukatu egin diote eutanasia egiteko aukera. Zenbaki bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela ahaztu gabe, normaltasun guztiarekin hartu dira datuok, zarata handirik gabe; hiltzeko erabakia hartu duten pertsona horiek heldutasun guztiarekin hartu dutelako, haien erabakiarekin errespetuzkoa den protokoloa eskura jarrita. Zergatik ez lehenago?

Jaurlaritzaren informazio berean jakin dugu zabaldutako kontzientzia eragozleen erregistroan fakultatiboen %1,9k eman dutela izena. Zergatik onartzen zaie eragozle izatea osasun publikoan lan egin nahi duten fakultatiboei? Abortua, eutanasia... zein izango da hurrengoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.