Donostiako 69. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Etika atakan, Itakan

Mikel Zumeta.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
'Enquête sur un scandale d'etat'

Zuzendaria: Thierry de Peretti. Aktoreak: Roschdy Zem, Pio Marmai, Vincent Lindon, Julie Moulier, Alexis Manenti, Mylene Jampanoi. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 120 minutu.

Gertakari errealetara mugatuko gara. Kazetaritza egin dezagun, benetako kazetaritza, gaur egun horren ezinbestekoa dena. Libération egunkari frantsesak azaleratu zuen estatu eskandaluaren afera dugu esku artean. Ustelkeria trama politiko eta poliziala, drogaren estatu mafia, barne politika eta estolderia kirasdunen sare ezkutua. Hari horretatik egiten du tira Libération-ek; bertako kazetariek, eta, hedaduraz, baita zuzendariak ere.

Thierry de Perettik lan zuzena egin du filmean. Liburuan jasotako gertakaria modu fidagarrian pantailaratuz, literalegian behar bada. Hau da, hitzetatik irudietara egin duen itzulpena lauegia suerta daiteke. Istorioa ikuslearen arreta bereganatzeko adina sendoa izango da, baina, tamalez, zinemak eta zinemagintzak eskaintzen dituzten tresna eta baliabideei ez die behar bezainbeste etekin aterako. Argazkia, soinu-banda eta aktoreen aukeraketa zainduak eta zuzenak dira, maila honetako ekoizpen bati eska diezaiokegun gutxiengoa. Pio Marmaik, Valeria Bruni Tedeschik eta Vincent Lindonek lan txukuna egin dute. Filmak ez du hutsegite nabarmenegirik osotara.

Aitortu beharra dago, dena den, ondutako filmaren nolakotasuna dokumentalgintzak hobeki probestuko lukeela. Zuzendariak istorioa azaltzeko erabili duen formulak ez dio kontakizunari mesede berezirik egiten, kontakizun hutsean geratuko baita. Alferrik galduko du gaiak bere barruan gordetzen duen potentzial filmiko guztia. Intriga hotz eta zuzen batekin konformatu beharko gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.