ETB1ek 'Abdelkader' pastorala emango du bihar goizean

Abdelkader pastorala, iaz. BOB EDME.
urtzi urkizu
2022ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Ürrüstoi-Larrabileko (Zuberoa) herritarrek iazko udan antzeztu zuten Abdelkader pastorala. Bihar, berriz, ETB1 katean ikusi ahalko da, 10:00etatik 13:00etara. Emankizunean, azpidatziak jarriko dituzte euskara batuan.

Jean-Luis Davant Zuberoako idazle eta euskaltzainak idatzia da Abdelkader. Testua osorik irakur daiteke www.eitb.eus/eu/kultura helbidean, bai zubereraz bai euskara batuan.

Aljeriar nazioari lotua da pastorala. Euskal herritar askok euren gaztaroko garairik onenak eman zituzten Aljeriako gerran, Frantziako armadako soldadu gisa, eta 103k bizia galdu zuten —horietatik 22 Zuberoakoak ziren—. Davantek uste du garaia dela «zibilizazioen arteko gurutzadak atzean utzi» eta «elkarrekin mundu hobe baten eraikitzeko». Pentsamendu hori bertso bihurtu zuen Abdelkader pastoralean. Davantek baditu pastoral gehiago idatziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.