JAKINGARRIAK

2017ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
14.600 bat bertsozalek beteko dute gaur Barakaldoko BEC (Bizkaia). 09:00etan zabalduko dituzte ateak, eta goizeko saioa 11:00etan hasiko da. Eguerdian, erabat hustuko dute pabiloia. Arratsaldeko saioari 16:30ean ekingo zaio, eta ateak ordubete lehenagotik egongo dira irekita. 20:00ak aldera amaituko da saioa, antolatzaileen aurreikuspenen arabera. Orduan hasiko da sari banaketa.

Finalistak

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.

Lanak

Goizean: binaka, hiruna bertso zortziko handian; binaka, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, hiruna bertso hamarreko txikian; kartzelakoa, hiruna bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean: binaka, hiruna bertso sei puntuko motzean; binaka, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; banaka, gaia emanda, hiruna bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoa: binaka, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, launa bertso zortziko txikian; eta kartzelakoa. Azken horretan, hitza emanda, bertso bat bederatziko txikian; gaia emanda, hiruna bertso nahi den doinu eta neurrian.

BERRIAren jarraipena

BERRIAren webgunean finala zuzenean ikusi ahal izango da, eta sare sozialen bidez ere egingo emango du haren berri. Final osteko prentsaurrekoarekin amaituko du kontakizuna. Asteartean, 12 orriko gehigarria argitaratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.