Haur eta gazte literatura. 'Iridium'

David Bowieren begiak

Idazlea: Francisco Castro. Itzultzailea: Mitxel Murua Irigoien. Argitaletxea: Alberdania.

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Dituen 108 orrialdeak arin asko irakurriko lituzke edozein nerabe irakurzalek.

Ukitzen diren gaiak ez dira nolanahikoak, eta gazteen artean erakarpen handia lortuko luketela iruditzen zait: Auto batek harrapatuta, Hartutako Kalte Zerebrala duen neska bat da protagonista. Bere nobio ohia iheska dabil, lehen bikote panpoxa zena orain zuzen ibiltzea ia ezinezkoa zaion zera desatsegin bat bihurtu zaiolakoan. Semea zuritu nahian bataren gurasoak, are eta gehiago urratzen da bestearen gurasoen zauria. Ingurua aldakor (nerabezaroan halabeharrez, ezta?), istripuaren osteko lur hartzea eskolan, aktore berriak bihotza tauparazten...

Egia esan, halako elementuekin sugetzar bat atera zitekeen, baina, zorionez, ez da hala. Egituraren oinarrian neskaren egunerokoa dago, tarteka agertzen diren e-posta mezuekin eta mezu elkarrizketekin jantzita. Hala jokatuta, narratzaile orojakilea saihesten dugu, eta pertsonaien ahotsak zuzenean jasotzeko aukera dugu, irakurlearen iritzi propioa eraikitzeko oso lagungarri gertatzen dena.

Funtsean, irakurlea giza harremanez hausnartzeko bidean jartzen du liburu honek, idazmolde irisgarri baten bidez, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.