HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Etxetik Ameriketara'

Atzerrian eskolaratzea

Idazlea: Enara Garmendia. Argitaletxea: Erein.

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Gurasoen lan kontuengatik doaz Ameriketara urtebete bizitzera. Wisconsin estatuko Tigerton herria txikian biziko dira, 800 biztanle ere ez dituenean, baina eskola bertan duen batean. Zarata gutxiko herria, katramila gutxiko harremanak, tentsio txikiko kontakizunean.

13 urteko Maia da protagonista, hasieratik bukaerara pertsona zintzoa izango dena, esanekoa, lagunen laguna. Gurasoak eta neba tarteka baino ez ditugu antzemango, Maiaren gertakizunetan rolen bat jokatzen dutenean.

Kapitulu laburrez osatutako kontakizuna da, lauzpabost orrialde, batez beste. Kapituluen izenburuak narratzailea izango den pertsonaiaren izenak dira.

Maiaren eskolaratzea eta bertako adiskidetzeak dira trama osatzeko erabili den osagai nagusia. Batik bat Ayla, lagun min izango duena, baina baita Nathan eta Hannah ere, bakoitza bere rolean.

Korapiloa gelako neska liderrak tenkatuko du, Maiaren presentziak bere interesak arriskuan jar ditzakeela iruditzen zaionetik, manipulazio ariketak egiten hasten baita, Maia baztertzeko.

Ez harritu haurrentzako telesail estatubatuarrak burura badatozkizu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.