Albistea entzun

Arrauna

Bermeon gaur ez da festarik izango uretan

Urdaibai liderra etxean ariko da gaur, Eusko Label ligako azken-aurreko estropadan. Hiru puntu ateratzen dizkio Hondarribiari. Urtero bezala, zortzi traineru bakarrik lehiatuko dira, bi txandatan banatuta.
Hondarribia eta Urdaibai, Lekeition, ligako estropadan, txanpa estua izan eta gero.
Hondarribia eta Urdaibai, Lekeition, ligako estropadan, txanpa estua izan eta gero. MARISOL RAMIREZ/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko irailak 17

Traineru denboraldia ez da Kontxako Banderarekin bukatzen, estropadarik garrantzitsuena izan arren. Luzaldia izaten du, eta Traineruen Kluben Elkartearen ligak ematen dio akabera, Eusko Labelek babesten duen horrek. Bi jardunaldi falta zaizkio, gaurkoa eta biharkoa, eta erregulartasuna saritzen duen lehiaketa horrek ez du garailerik oraingoz.

Urdaibai edo Hondarribia izango da. Zeruak eta lurrak bat egiten ez badute, behintzat. Eta ez dauka itxurarik. Bermeotarrek hiru puntu gehiago dituzte, eta gaur, hain justu, etxean ariko dira Iker Zabalaren arraunlariak (18:50, ETB 1), festa betean, eta Kontxa irabazi berritan. Gaurkoa eta biharkoa ezberdinak izaten dira ligako beste estropada guztien aldean: zortzi talde bakarrik ateratzen dira uretara. Bederatzigarren eta hamargarren sailkatuak oporretan daude (Ondarroa eta Santurtzi); hamaikagarrena kanporaketan ari da (Isuntza), eta azkena (Ares) ligatik kanpo da, maila galduta.

Lehendabiziko txandan joango dira Getaria, Kaiku, Zierbena eta Cabo. Azkenekoan, berriz, lehen laurak: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra —bi denboraldi gehiagorako egin dute tratua Igor Makazagak jarraitu dezan entrenatzaile—, eta Orio. Batzuei eta besteei baldintza baldar samarrak jarriko dizkie naturak. Haizea indartsu samar ibiliko da, eta, boladaka, bortitz itxuran; itsasoan haize olatua eragingo du, eta, gainera, azpiko itsasoa ere iragarrita dago, metro bat eta metro eta erdi artekoa. Arkumea ibiliko da itsasoan, azken batean. Traketsa arraunerako: estropada teknikoa bilakatuko du. Haize kolpeekin ere tentuan, bide galtzeak eragin baitiezazkieke traineruei.

Badira beste kontu pare bat ere kontuan hartzekoak. Gaurko lanak bukatuta, aurreneko sailkatuaren eta bigarrenaren artean hiru puntu edo gutxiago badaude, biharko estropada, azkenekoa, erlojupekoa izango da. Portugaleteko eremu bihurriak lehiaketa baldintzatu ez dezan, araudiari puntu hori gehitu zioten duela urte batzuk, bigarren kapituluan eta 11. artikuluan. Lehenagotik, behealdeko talderen batek eskatu zuen eremu horretako bihurrikeriak lehiaketan zehar ere apaltzeko, azken egunera arte zain egon gabe, baina goiko taldeen lehia zipriztindu zuenean busti ziren indartsuenak.

Epailea mutu pegatinen harira

Beste kontua berriagoa da, aurreko bi jardunaldietan Galizian sortua. Urdaibaik eta Hondarribiak ehun bereziko pegatina itsatsi zieten traineruei, nabigazioan laguntzeko. Kontxako antolakuntzak debekatu egin zuen erabiltzea, aurretik bi klubek onartu eta gero hark ez erabiltzeko egindako proposamena. Donostiarrak TKEko epaileari eskatu dio ikerketa zabaltzeko, pegatina erabiltzea araudiak onartzen duen edo ez argitu dezan, besteak beste. Baina epaileak ez du erantzun oraindik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Senegaleko jokalariak, sailkapena eman zien goletako bat ospatzen. ©RODRIGO JIMENEZ /EFE

Senegal eta AEBak, pozik

Ainara Arratibel Gascon

Ekuador eta Iran menderatu ostean, final-zortzirenetan dira, bigarren sailkatuta. Lehen final-zortzirenak zehaztu dira: Herbehereak-AEB eta Ingalaterra-Senegal
Mexikoko selekzioko jokalariak,igandean, Argentinaren aurkako partidan, gol bat sartu zietenean. ©JOSE MENDEZ / EFE

Amildegiaren ertzera itsatsita

Beñat Mujika Telleria

Munduko Koparako sailkatzeko fasean, kritika ugari egin zizkioten Mexikori, eta Qatarren ez da ondo sentitu. Oraingoz ez du golik sartu, eta kanporatua izateko arrisku handia du.
Tarmim Bin Hamad al-Thani Qatarko emirrak eta Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak urrian egindako bilera. ©EFE

Malabarismo geopolitikoak

Kristina Berasain Tristan

Washingtonekin aliantza bat izateak Qatarri ez dio eragotzi haren etsai historikoekin ere harremanak izatea. Qatarrek bere ahalmen ekonomiko handian oinarritzen du eragin geopolitikoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Aitor Manterola Garate

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.