Albistea entzun

'Sastraka/Maleza'

Ibili-ibilian

Egileak: Pello Lizarralde, Jose Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo. Argitaletxea: Erein.

Asier Urkiza -

2022ko maiatzak 29

Sastraka/Maleza diziplinarteko proiektuak literatura, pintura, argazkilaritza eta musika uztartzen ditu. Oinarrian Pello Lizarralde idazlearen testua du eta horren aitzakian ekarri dut hona. Jose Ignacio Agorreta, Imanol Rayo eta Imanol Ubeda dira gainerako arte-espresioen atzeko izen-deiturak, liburu euskarritik harago doan —arte-erakusketa ere bada— bidaia artistikoaren beste egileak. Kolaborazio sendoan sortutako lana da, liburuan bertan Lizarraldek azaltzen duenez. Idazlearen amuari Agorretak heldu zion eta ondoren batu ziren proiektura Ubeda eta Rayo, lehenengoa testu zatien gaineko kantak eginez; bigarrena, aldiz, argazkiekin. Testua eta margolanak iruzkintzera mugatuko naiz, lan literarioarekin Agorretaren ekarpenek dutelakoan harremanik estuena.

Literaturaren eta pinturaren hartu-emana da mamitsuena, nire irudiko. Lizarralderen istorioaren txatalak Agorretaren irudi lauso eta iradokitzaileekin tartekatzen dira. Arnasa ematen diote koadroek narrazioari eta, gainera, irakurritakoari zentzu sakonagoa eransten. Ibilaldi bat kontatzen da testuan, hiritik landarainokoa. Ibiltari ezezaguna, autoreak lehenengo pertsona pluralaren bitartez izendatzen duena, tipi-tapa abiatu da hiriko aldirietarantz, bidea erabat ez ezagutuagatik helmugaz jakitun denaren segurantzaz. Protagonista bere memoriako mapan haztaka ari dela lirudike, harako bidean oinek obeditu besterik egiten ez diotela. Azkenerako, abandonatutako etxe batera iritsiko da. Halere, helmuga bezain garrantzitsua da bidea bera, bidean barrena ikusi, entzun eta usaindutakoa. Inguruaz jabetzearen bizi-esperientziaz gain, kontakizunean bestelako gaiak ere sumatzen dira: espazioaren antzaldaketaren ezaugarri ekonomikoak, landaren birmoldaketa, gizakion esku-hartzeek eragindako kalte ekologikoak, naturarekiko harremana...

Agorretaren koadroek bikain harrapatzen dute testuko giroa, eraldaketa etengabean dabilen mundu ez guztiz iraungia, hondar eta zakarren arteko bizi-printzak. Mundu agonikoa dirudi pintoreak begien aurrean paratzen diguna, argi margulez tindatutakoa. Desagertzear dagoela ematen du, lausotzera doala. Testuaren gai gakoetako bat da hori, nire ustez. Lizarralderen testuko estiloari dagokionez, aldian-aldian txinparta poetikorik baduen autorearen ohiko idazkera zehatz eta argia ez ezik, lehenengo pertsona pluralaren erabilera ere nabarmenduko nuke. Horrek eta orainaldiaren aukeraketak berezitasuna ematen diote kontaketari. Luzatuz gero beharbada astun gerta zitekeen, baina testuaren laburra dela-eta ondo eusten dio. Horren bidez irakurlea estuago lotzen du Lizarraldek, protagonistaren ibiliaren konplize bihurtzen du, bere ibileren arnasa berean joateko aukera emanez. Era berean, solemnitate batez janzten du narrazioa, aparteko indar batez. Ubedaren kantek ere oihartzun hori jasotzen dute. Testuak zein bestelakoek nork bere bidaiari ekiteko gonbidapena luzatzen dutela esan daiteke. Azkeneko esaldiak esaten duen legez: «Bada galdera bat gainerakoak itotzen dituena eta ibilian baino ez da aienatzen».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.