EP-IUk ezkerreko ituna babestuko du Gasteizen
Elkarrekin Podemos-IUk ez du babestuko EAJren eta PSE-EEren arteko akordiorik Rocio Viterori Gasteizko alkatetza kentzeko. Garbiñe Ruiz EP-IUren Gasteizko alkategaiak atzo iragarri zuen ezkerreko itunen aldeko «apustu sendoa» egingo dutela Gasteizen eta Araban, hau da, EH Bildu, EP-IU eta PSEren artekoa. Viterok, berriz, atzo esan zuen harremanetan jarri dela EAJrekin, PSErekin eta EP-IUrekin akordioren bat lortzeko, eta EH Bilduri dagokiola «aldaketaren gidaritza» hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu