Haurreskolak partzuergoan inor «kanpoan» ez uzteko eskatu dute

Steilasek auzitan jarri ditu Jaurlaritzak doakotasunerako ezarri dituen baldintzak. Esan du premiazkoa dela «oztopoak» kentzea

Eskola bat, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
Erredakzioa
2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Steilas sindikatuak asteon jakinarazi du Haurreskolak partzuergoak eta Eusko Jaurlaritzak mugatzaileak diren hainbat irizpidetan oinarritu nahi dutela heldu den ikasturtean zerbitzuaren doakotasuna. «Haurren izen ematea baldintzatuko duten arauak jaso dituzte», adierazi dute. Esan dutenez, agiria haurren matrikulazioa «mugatuko duten oztopoz eta baldintzaz josita dago». Horiek horrela, salatu dute familiak «kanpoan» uzteko egina dagoela propio; horregatik daukate arbuiagarritzat. Irizpide horien inguruan akordiorik eta negoziaziorik ez egin izana kritikatu dute.

Matrikulazioa gurasoen lan egoeraren araberakoa izango delasalatu dute, esaterako: «Hala nola lanean egon beharko dute, eta ez gurasotasun baimenean, ez eta haurren zaintzagatiko eszedentzia ordainduan ere». Esan dute gutxieneko asistentzia bati loturiko «fidantza bat» ere jarriko dela. «Zerbitzu publikoa eta unibertsala behar dugu, ordea; doakotasunak ezin du ekarri familiak kanpoan uzteko pentsatuta dagoen proposamen mugatzaile bat».

Nafarroako Gobernuak, bestalde, adierazi du heldu den ikasturtean 4.902 ume hasiko direla sare publikoan Haur Hezkuntzan. Aurrematrikulatuen %63 dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.