Albistea entzun

Xabier Lertxundi. Hernaniko alkatea

«Argi genuen udalerri euskaldunen sarean egon nahi genuela»

Iosu Alberdi -

2022ko abenduak 18 - Deba

Hernanik (Gipuzkoa) azaroaren 29an eskatu zuen Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea, eta asteburu honetan batu da. Badu, baina, berezitasunik Hernaniren kasuak, mankomunitateko udalerririk handienetan bigarrena bilakatu baita, Zarautzen atzetik (Gipuzkoa). Hernaniko alkate Xabier Lertxundik (Hernani, 1983) azaldu du datuek aukera eman zutenean ez zutela «zalantzarik» izan: «Argi genuen Hernanik Ueman egon behar zuela».

Lehen aldiz lortu du Hernanik euskaldunen indizea %70eko langara iristea. Nolakoa izan da horraino iristeko prozesua?

Urteetako lanketaren ondorio da. Ezagutza handitzen ari da, eta hezkuntzak izugarrizko garrantzia du alor horretan; baita helduen alfabetatzean egiten ari diren lanak ere. Gurean, berebiziko garrantzia du udal euskaltegiak eta AEK-k egiten duten lanak. Horri gehituko nioke kanpotik etortzen diren pertsonekin lanean ari diren elkarteek haiei euskara gerturatzeko egiten duten lana. Askotan, haiek ematen dute lehenengo pausoa. Lanketa horrek guztiak lagundu digu ezagutza datu horietara iristen.

Hernaniko Udaleko osoko bilkuran aurkako botorik gabe onartu zenuten Uemara batzeko eskaera egitea.

Ez zen lortu aho batez egitea, baina kontrako botorik ere ez zen izan, Alderdi Sozialistak abstentzioaren alde egin baitzuen. Guk argi genuen udalerri euskaldunen sarean egon nahi genuela, bat egiten dugulako Uemak markatzen dituen irizpideekin. Guretzat ohorea da honen parte izatea.

Zer espero duzue kide izatetik?

Indarrak batzea elkarrekin normaltasunerako bidean jarraitzeko. Politika publikoek berebiziko garrantzia dute euskararen normalizazioan, eta Ueman ez da intentzioez bakarrik hitz egiten, jardun ere egiten da. Hernaniko Udalean ere jardun egiten dugu, eta jarduten jarraitu nahi dugu. Horrela lortuko dugu normalizaziorako pausoak ematea.

Eta zer eman diezaioke Hernanik Uemari?

Profil ezberdin bat sartu da, orain arte ez zegoena: profil industrializatua, zenbait migrazio fluxu izan dituena historian. Espainiatik etorritako migrazioa 1970eko hamarkada inguruan, eta beste herrialde batzuetatik iritsitakoa gerora, 2000ko hamarkada inguruan. Erakutsi dugu halako profil bat duten herrietan martxan jarri daitezkeela euskararen aldeko politika indartsuak.

Aipatu duzue gaia: ezagutza datuek ez dute bat egiten erabilera datuen bilakaerarekin.

Erronka hor da. Ezagutza gora doa, baina erabilera ez doa proportzioan. Askotan, kontrako noranzkoa hartzen ari da. Hernaniko Udalak ia %100ean euskaraz egiten du lan. Erabaki hori hartu izana ausardia kontu bat izan zen, kontrakotasun handiak izan baitziren, baina urteekin normalizatu egin da. Jendeak ulertu behar du euskara normalizatu nahi izatea eta euskaldunok euskara erabili nahi izatea ez dela inoren kontrako erasoa, gure hizkuntza eskubideak errespetatzea baizik. Guk horretan jarraituko dugu: herritarrei aukera ematen nahi duten hizkuntzan komunikatzeko, bermatuz euskaraz harremandu nahi duenak hala egin ahal izango duela normaltasun guztiz.

Zer sentsaziorekin atera zarete lehen bileratik?

Euskararen aldeko adostasuna dagoen leku batean, sentsazio onekin. Erabakiak adostasun handi batekin hartu dituzte, eta hemendik aurrera guk ere parte hartuko dugu erabaki horietan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Goraino bete zuten atzo Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusia. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Naizen elkarteak bideoak egin ditu sexu identitateaz, ikasleak hezteko

Jone Arruabarrena

Urteko agerraldi nagusian, oroitu dute zortzi familiak sortu zutela elkartea; egun 300 pasatxo dira
Irene Montero. ©EFE
Artolazabal, Castuerako ekitaldira joan zirenekin solasean, atzo. ©IREKIA

Urduñan Extremadurako 127 preso hil zirela oroitu dute

Berria

1937 eta 1941 artean izan zen; hildakoak desobiratzeko lanez aritu da Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzaren izenean

Erdiz Bizirik-ek manifestazio bat eginen du Iruñean

Iker Tubia

Apirilaren 22an izango da, Landa Eremuaren Nazioarteko Egunean. Erdizen egin asmo duten meategiaren kontrako protestetan ari dira

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.