Verterreko zaborraren %15, Papresatik

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Verter Recyclingek 2018an jasotako hondakinen %15 Papresak bidali zituen. Hala ageri da Ingurumen Sailak BERRIAren esku utzitako informazioan. Paper birziklatuaren lohiei 25.317 tona paper zakar (LER 030307) gehitu behar zaizkie 2018an. 2019an, berriz, 52.989 tona paper birziklatu lohi, 21.858 tona paper zakar eta 8.140 arazketa lohi (LER 030311) bidali zituen. 2018ko irailean, lohi horiek zabortegira bidaltzeko baimena berretsi zion Jaurlaritzak Papresari, betiere zaborren balorizazioan jarduten duten hiru kudeatzaileri hartzea eskaini eta haien ezezkoa jasotzen bazuen. Eta balorizatu al zuen zerbait Papresak? Bai, 39.000 tona inguru 2018an; eta 31.000 tona 2019an, sorturikoaren %32 eta %27 hurrenez hurren. Izan ere, paper hondakin hori gauza askotarako erabil daiteke —eraikuntzan, nekazaritzan, erregai gisa...—, baina normalean prozesu garestiak dira, eta zabortegiko bidea merkeagoa zen Verterren. Eta orain? Nora bidaltzen dituzte hondakin horiek? Ingurumen Sailak ezin izan dio argitu BERRIAri; hori bai, zehaztu duenez, dagoeneko eskatu diote dokumentazio hori Papresari, Verterren itxieraren «kaltetu nagusietako bat» delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.