Albistea entzun

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun.
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2023ko martxoak 24

Heldu den urtean beteko dira ehun urte Eduardo Txillida Juantegi (1924-2002, Donostia) sortu zenetik, eta, mendeurrenean ugalduko diren ekinaldien atariko, haren eskulturen katalogo arrazoituaren laugarren eta azken liburukia argitaratu dute artistaren ondorengotzak, Nerea argitaletxeak eta Kutxa fundazioak: Eduardo Chillida. Eskulturen katalogo arrazoitua IV (1991-2002). Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez kaleratu dute.

Aurrez argitaratutako hiru liburukiei batu zaie argitalpena, eta itxi egin dute, hala, hamar urtetik gorako tartea hartu duen lana. Azken zenbaki horrek, zehazki, artistak 1991 eta 2002 artean egindako eskulturak biltzen ditu, pieza bakoitzaren informazio xehearekin: data, materialak, jabeak, erakusketak, bibliografia eta argazkiak. Eskultorearen seme Ignacio Txillidak eta artistaren lanean espezializatutako Alberto Cabok osatu dute katalogoa, eta bietan lehenak katalogoaren bolumena nabarmendu du: «Katalogo hau, ziurtasun osoz, Eduardo Txillidaren eskulturen gaineko lan handia bilakatu da. Katalogo arrazoitua osatzen duten lau liburukietan ekoizpen zabala topa dezakegu, 1.400 eskultura baino gehiagoz osatua».

Txillidaren ondorengotzaren zuzendaritza zientifikoarekin osatu dute argitalpena, eta Caboren hitzetan, aipatutako aldian artistak egindako «eskultura guztiak identifikatzeko aukera ematen duen dokumentazio eta analisi lan historiografiko zorrotzaren eta zabalaren emaitza da».

Katalogoak Christa Lichtenstern arte historialariaren testu bat ere badakar, artistaren planteamendu estetikoak argitzeko —Txillidaren lanean eta pentsamenduan aditua da Lichtenstern—.

Artistaren corpusa finkatzea

Aurreko hiru liburukiek 1948 eta 1990 arteko lanak aztertzen dituzte, eta, haiei oraingo argitalpena batuta, 2.000 orritik gora hartu ditu katalogo arrazoitu osoak. Kosme de Barañok, Ina Buschek eta Renato Bocchik idatzitako testuak ere badakartzate aurreko liburukiek; Txillidaren lanean eta pentsamenduan espezialistak dira hirurak.

«Katalogo arrazoitu batek artista baten lanaren corpusa egiaztatzen eta finkatzen du, eta haren egiazkotasuna ziurtatu. Lan hau mendeurrenaren ospakizunaren testuinguruan argitaratu dugu, eta lagungarria izango da haren lanera zorroztasunez hurbiltzeko», nabarmendu du Cobok. Lana efemeridearen bueltan egin dutela oroitu du Ignacio Txillidak ere: «Artistari egin geniezazkiokeen aitorpenen artean handienetako bat da».

Kutxa fundazioko zuzendari nagusi Ander Aizpuruak, bestalde, Txillida «XX. mendeko artista nagusietako bat» izan dela aipatu du, eta haien erakundeari «oso lotuta» dagoela. Oraindik datak eta xehetasunak jakinarazi ez badituzte ere, oroitarazi dute aurten bertan hainbat hitzaldi eta jarduera izango direla mendeurrenaren harira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...