Albistea entzun

Hondarribiko alardea. ANALISIA

Lur hartzeko pista bat alardean

Arantxa Iraola -

2022ko irailak 7

Jaizkibel konpainiak eta Irungo alarde parekidearen sustatzaileek urteotan egindako eskeek eta ibilbideek aski motibo behar lukete erakundeek aldarri parekidearen aldeko jarrera irmoa erakusteko; aspaldi, gainera. Horiek horrela, bi udalerrietan guztiz bideratuta behar lukete dagoeneko alardeen inguruan sortzen —eta hanpatzen— utzi diren gatazkek. Bideratu daitezkeen era bakarrean, gainera: emakumezkoek alardean parte hartzeko duten eskubidea bermatuta, eta areago, erakundeek modu garbian hautu hori lehenetsita eta goretsita. Hori oraindik ez gertatu izana guztiz asaldagarria da.

Ikusi gehiago: Alarde izateko urratsa, 25. aldiz

Hala ere, udal erakundeetan ez denez inoiz jarrera hori nagusitu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren partetik ere aldarri parekidearen aldeko jarrera herabeegia izan denez gehienetan, eta talde politiko askok ere ez dutenez behar bezain sendo defendatu emakumeen borroka hori, ulertzekoa izan daiteke, jarrera aldatze aldera, lur hartzeko pista bat behar dutela akaso: gauzak beste era batera bideratzen hasteko argudio bat, helduleku bat. Alde horretatik, guztiz ulertezina da Hondarribian azken hilabeteotan ikusi dena. Guztion Alardea izeneko mugimenduaren bidez jakin da 64 emakumezkok alardean parte hartzeko eskea egin dutela. Berri garrantzitsua izan da. Izan ere, aldarri parekidearen alde orain arte jardun duten eragileetatik aparte sortutako eskea izan da; hain justu ere, desfile baztertzailean parte hartzen duten herritarren ingurutik sortua da Guztion Alardea.

Beraz, horiek horrela, pentsa zitekeen eskatzaileak beste batzuk izanda, izan zitekeela hori instituzioak jarreraz aldatzen hasteko bidea: behar duten lur hartzeko pista. Eremu zabal-zabala ireki diete egoera berriz aztertzeko, norabidez aldatzen hasteko. Baina oraingoan ere zaharrak berri izan dira. Guztion Alardea mugimenduaren arabera, Hondarribiko Udalak ez die erantzun ere egin, eta desfile baztertzailearen antolatzaile Alarde Fundazioak, berriz, ukatu egin die emakumezko eskatzaileei parte hartzeko aukera. Aldarria lehen aldiz plazara irten eta ia 30 urtera, hori da erantzuna.

Ikusi gehiago: Alarde Fundazioari buruzko galderak, erantzuteko

Lege esparrua alde du aldarri parekideak, herritarren babes gero eta zabalagoa, eta, hala ere, instituzioak ez dira kapaz izan abagunea baliatzeko, aldaketarako garaia dela argi adierazteko. Gai honetan zenbat erresistentzia gotortzen utzi diren argi utzi du jarreraren txepelak, eta zelan hauspotzen utzi diren andreen kontrako jarrerak. Guztiz dira bidegabeak, baina agintarien jarrera ulerberak sustatu egin du laineza. Ondorioa horra: baztertzailea izango da bihar berriz alardea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko argazkian. / ©Endika Portillo, Foku

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostia aldeko ESIaren egoera azaltzeko.

Donostiako ospitalaren atarian gaur goizean egindako protesta bilkura ©Javier Etxezarreta / Efe
Aranzadi zientzia elkartea desobiratze lanetan, Urduñako hilerrian ©Irekia

Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian

Berria

Aranzadi zientzia elkartea ari da gorpuzkiak lurpetik ateratzen. Gogora institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da.

Kontseiluko kide diren eragileetako ordezkariak, atzo, Durangoko San Agustin kulturgunean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eskisabelek adostasuna eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari» lotutako auzia dela adierazi du idazkari nagusiak, eta aurreratu du balio horiekin bat egiten duten guztiekin ados jartzea izango duela xede.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...