Bakearen aldeko gizarte eragileen lana saritu dute

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Kataluniako ICIP Bakearen Nazioarteko Institutuak 2022ko Bakea Eraiki saria eman du, eta sarituak bakearen alde aritu eta aritzen diren Euskal Herriko gizarte eragileak izan dira. 23 hautagai zeuden saria jasotzeko, baina ICIP institutuaren zuzendaritza taldeak erabaki du euskal eragile sozialei ematea, «bakea eta indarkeriaren amaiera lortzeko eta bizikidetza eta adiskidetze esparru berriak sortzeko egindako lanagatik».

Lan horretan aritu diren elkarte eta erakunde guztiak hartu nahi izan dituzte gogoan, baina batzuk aipatu dituzte beren-beregi: Foro Sozial Iraunkorra, Bakearen Aldeko Koordinakundea, Elkarri, Gernika Gogoratuz eta abar. Elkarteak ez ezik, horiek abian jarritako ekinbideak ere txalotu nahi izan dituzte sari horren bidez, eta, esaterako, presoen eta ETAren biktimen arteko topaketak aipatu dituzte. Saria emateko ekitaldia Kataluniako Parlamentuan egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.