BESTELAKO DATUAK

2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Arrue ikerketak ikasleen testuingurua ere aztertzen du, aldagai horiek haien euskararen erabileran eraginik duten jakiteko. Hainbat eremutan aztertzen dute testuinguru hori: soziala, familiakoa eta eskolakoa.

IKASLEEN TESTUINGURUA

Testuinguru soziala
Herriak. Eskolen testuinguru linguistikoari begiratuz gero, ikerketa egin den aldi denen bilakaera ez da asko aldatu sei urtean. Eskolak dauden udalerrien bi herenetako euskaldunen dentsitatea %20-50 artean mantendu da denbora horretan guztian.
Eskolaz kanpo. Eskolaz kanpoko jardueretan, ingelesaren presentziak gora egin du haur eta gaztetxoen artean. Hamar puntu igo da ingelesezko jardueraren bat egiten duten LH 4ko ikasleen kopurua, eta zortzi DBH 2ko gaztetxoena.

Familia testuingurua
Lehen hizkuntza. Etxeko lehen hizkuntza gaztelera duten ikasleen kopuruak behera egin du bi ikasmailetan: zazpi puntu LH 4n, eta bi puntu DBH 2n. Euskara soilik eta gaztelerarekin batera erabiltzen duten ikasleen kopuruak gora egin du.
Etxeko erabilera. Familiako kide denak etxean daudenean daukaten euskararen erabilera tasak gora egin du LH 4ko ikasleen kasuan —%29 2017an, lau puntu gehiago—, eta bere horretan mantendu da DBH 2koen kasuan —%21, 0,7 puntu gutxiago—.

Eskola testuingurua
Irakatseredua. D ereduaren presentzia areagotzen ari da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako haur eta gaztetxoen artean. 2011tik bederatzi puntu handitu da eredu horren presentzia LH 4n —%73,5ean dago—, eta zortzi puntu DBH 2n —%66an dago—. A eta B ikastereduak, beraz, apurka presentzia galtzen ari dira erkidegoko ikastetxeetan.
Irakasleen arteko erabilera. Ikasleei galdetzen zaie ea euren ustez irakasleek zenbat euskara erabiltzen duten euren artean. DBH 2ko ikasleek uste dute irakasleen %69k egiten dutela euren artean euskaraz, 2011n baino lau puntu gehiago; LH 4koen ustez, %73an dago erabilera, sei urte lehenago baino puntu bat gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.