Beltzean idatzitakoak

Urtarrilaren 20tik 26ra bitarte egingo dute (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astearen seigarren aldia, Baztango bost herritan

Erredakzioa
2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Egonkortuz doa (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea. 2014an jarri zuten abian, Baztanen (Nafarroa), eta seigarren aldia izango du 2020koa. Urtarrilaren 20tik 26ra bitarte egingo dute, Iruritan, Anizen, Elizondon, Erratzun eta Amaiurren.

Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburuari buruzko solasaldia egingo dute 20an. 22an, Mirande beltza hitzaldia eskainiko du Amaia Elizaldek, eta 24an, Begoña del Tesok Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak mintzaldia emango du, Elizondon.

Asteburukoa izango da programarik beteena, halere. Elizondon mahai inguru bat emango dute goizean Jon Alonsok, Maribi Elizaldek eta Eneko Bidegainek, Mundua Iturenen pasatu zenekoa izenburupean. Erratzun, liburu aurkezpenak eta Susmagarrien gaua egingo dituzte bazkalostean.

Amaiurtik hasita ibilbide literarioa egingo dute igandean kontrabandisten istorioak oinarri hartuta, eta Poesia kriminalak errezitalak itxiko du programa Elizondon. Begoña Durrutyren Bereterretxeren Khantoria erakusketa ere ikusi ahalko da Elizondon, 13tik 26ra bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.