Roy Andersson zuzendariaren filmak irabazi du Veneziako Urrezko Lehoia

Agentziak
Venezia
2014ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Roy Andersson zuzendari suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence filmak jaso zuen atzo film onenaren Urrezko Lehoia Veneziako 71. zinema jaialdian. Zuzendariak begirada ironikoz ondutako giza existentziari buruzko komedia saritu du hala epaimahaiak, Sail Ofizialean lehiatzen ziren hogei lanen artetik. Faboritoen artean zegoen Anderssonen filma, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman-ekin batera, baina saririk gabe geratu da azken hori. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, berriz, Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi du, The Postman's White Nights filmari esker.

Saverio Constanzo italiarraren zuzendaritzapean Hungry Hearts filman lankide izan diren bi aktoreri eman dizkiete interpretazio onenaren Volpi kopak: Adam Driverrek jaso du gizonezko aktore onenarena, eta Alba Rohrwacherrek emakumezko aktore onenarena.

Halaber, Joshua Oppenheimerren The Look of Silence filmari eman dio Alexandre Desplatek gidatutako epaimahaiak bere sari nagusia. Kaan Mnujdeci zinemagilearen Sivas lanak, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA