inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Disidentziaren jazarpena

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Lau gazte atxilotu ditu Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen, joan den uztailaren 14an izan ziren gertakariekin lotuta. Egun hartan, 200 bat lagunek (gazteak, gehienbat) herriko etxearen aurrean elkarretaratze bat egin zuten, Asimilaziotik erresistentziara! lelopean. Besteak beste «Hau ez da Frantzia, ezta Espainia ere. Euskal Herria da!» zioen pankarta paratu zuten egoitzaren sarreran, eta ahozko liskar bat izan zuten oldartu zitzaien Jean François Hirigoien auzapez errepublikanoarekin. Bideoek jaso zutenaren arabera, alkateak berak hasi zuen eztabaida hura gazteekin, eta oldartzeko keinu bat ere egin zuen, nahiz eta gero salatu zuen kolpe bat jaso zuela.

Istiluak oihartzun dezente izan zuen, eta errepublikanoek gogor salatu zuten. Orain heldu da Poliziaren eta epaileen erantzuna. Frantziako bandera bat lapurtzea eta ordezkari publiko bati eraso egitea leporatu diete atxilotuei. Goiz da jakiteko zertan amaituko den auzia. Alabaina, erakusten du zein den Parisen asmoa halako sarekada gogorrak erabiliz: disidentzia abertzale gaztea diziplinatzea eta beldurtzea. Hamarkadak daramatzate horretan Frantziako eta Espainiako gobernuek, gazte independentisten aurkako errepresioaren bidez. Kontrakoa litzateke Euskal Herriaren nazio izaera eta eskubide politikoak aitortzea, baina estatu jakobinoentzat, tabua da hori aipatzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.