Albistea entzun

IKASTOLEN ITUNA

Berria -

2021eko maiatzak 22

Frantziako Konstituzio Kontseiluak atzo eman zuen ebazpenak arriskuan jar ditzake Ipar Euskal Herriko ikastolak. Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin duela 27 urtetik izenpetua duen itunean oinarritzen du bere jarduna. Hona hemen hitzarmen horren bidea:

1969. Lehen ikastola ireki zuten, Arrangoitzen (Lapurdi), bost ikaslerekin, eta Seaska elkartea sortu zuten.

1982ko uztailaren 1a. 1981ean François Mitterrand Frantziako presidente izendatzearekin, negoziazioak abiatu zituen Seaskak Frantziako Gobernuarekin, eta 152.449 euroko diru laguntza (milioi bat libera) eskuratu zuen Frantziako Kultura Ministeriotik.

1983ko urriaren 14a. Hiru urteko hitzarmena izenpetu zuten Frantziako Kultura Ministerioarekin. 381.123 euroko laguntza jaso zuen Seaskak, eta bien arteko Pedagogia Batzordea martxan jarri zuten eskola segipena segurtatzeko.

1985. Seaskak hitzarmena izenpetu zuen du Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin.

1986ko urtarrila. Hitzarmena ezeztatu zuen Frantziako Konstituzio Kontseiluak.

1990eko urtarrila. Hitzarmen berri bat lorturik, Seaskako lehen mailako 61 irakasle bere gain hartu zituen Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Kolegioa eta lizeoa kontratutik kanpo gelditu ziren.

1993. Lehen mailako eta kolegioko ikasleak ere bere gain hartu zituen Frantziako Hezkuntza Ministerioak.

1994ko uztaila. «Elkarte kontratupeko eskola pribatu» estatusa segurtatu zien ikastolei Hezkuntza Ministerioak. Bere irakaskuntza euskarazko murgiltze ereduan oinarritzen duen eskola elebidun gisa aitortu zituen ikastolak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

Julen Aperribai

Netflix streaming plataforma bi aldiz gehiago kontsumitzen da gehien ikusten diren plataformetako hurrengoa baino. Lehen Hezkuntzako ikasleetan, gaztelerazko marrazki bizidunen Clan kateak ETB3k halako bi ikus-entzule ditu
Iraitz Lazkano Uemako lehendakaria eta Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikaria, atzo, Eusko Legebiltzarrari ikerketaren emaitzen berri ematen. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ikus-entzunezkoetan «sendotasun handiagoz» aritzeko eskatu du Uemak

Isabel Jaurena

Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen egitekoa nabarmendu du
Herrietako batzordeetako ordezkariak, atzo, Kafe Antzokian egindako ekitaldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Iritsi da herritarren txanda

Gotzon Hermosilla

Zabalik dago jadanik aurtengo Euskaraldian herritarrek izena emateko epea. Nork bere buruari jotako erronken bidez «lorpen txikien batuketa» erdiestearen garrantzia nabarmendu dute
 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Zaintzak eta egoitzak ez dira negozio bat; beharrezkoak dira»

Iraia Vieira Gil

Pandemian zehar zahar etxeetan lan egin duten zaintzaileen baldintzak ez dira errazak izan askotan. Legarretak nabarmendu du langileek egoera «triste» eta «gogor» bati aurre egin behar izan diotela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...