ERRAUSTEGIAREN KRONOLOGIA

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
2015eko maiatza: EAJk irabazi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko hauteskundeak, eta programan zuen gai nagusietako bat aurrera eramango zuela berretsi zuen: hots, Zubietako erraustegiaren proiektuari berriz heldu eta martxan jartzea.

2017ko maiatza: Erraustegiko lanei berrekin zieten. Bilduren agintaldiaren ostean, Zubietako lehen proiektua moldatu zuten agintari berriek, besteak beste, haren ahalmena, urteko 200.000 tonara mugatuz.

2019ko ekaina: erraustegiko transformagailu nagusian leherketa bat izan zen, baimenik ez bazuten ere, gailua energizatzen saiatu zirenean. Handik lau hilabetera, urrian, argitaratu zuen BERRIAk leherketa horren berri.

2019ko azaroa: Hondakinak errausteko lehen probak egiten hasi ziren Zubietako instalazioetan.

2020ko maiatza: Amoniako isurketa larri bat gertatu zen Zubietako Arkaitzerreka errekastoan. Ehunka arrain hilda agertu ziren, isurketaren ondorioz, desagertzeko arriskuan direla-eta, babestuta dauden dozenaka aingira barne. Ardiak ere hil ziren, ura edan ostean, pozoituta. Guardia Zibilaren Sepronak isurketa hori ikertzeari ekin zion.

2020ko abendua: Zubietako erraustegia ofizialki inauguratu zuten agintariek. GuraSOSek salatu zuen zegozkion baimen guztiak indarrean izan gabe jarri zutela martxan instalazioa.

2021eko urtarrila: Gipuzkoako Fiskaltzak Arkaitzerrekako isurketa ikertzeko asmoa zuela jakinarazi zuen GuraSOSek.

2022ko ekaina: GHK-ko zuzendari Cesar Gimeno, eta erraustegiko hainbat kudeatzaile —enpresetako buruak, besteak beste— inputatu egin zituen Gipuzkoako Epaitegiak, Arkaitzerrekako isurketa dela eta.

2022ko uztaila: Isurketa toxiko larri bat gertatu zen, berriz, Arkaitzerrekan. Usurbilgo Udalak laginak hartu eta laborategira bidali ostean, hainbat gai toxikoz kutsatuta zegoela jakinarazi zuten. Fiskaltza eta Guardia Zibila isurketa hori ere ikertzen ari dira.

2022ko iraila: GHK-ko zuzendaria eta hainbat enpresatako arduradun epaitegian deklaratzera deitu zituzten, inputatu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.