Maialen Akizu.
ELE

Hesiak bota omen dituen belaunalditik

2022ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Abuztuaren 21ean, BERRIAren Ahomentan sortan, Kattalin Barcena eta Amets Aranguren elkarrizketatu zituzten. Barcena eta Aranguren, biak dira musikariak, eta hori izan zen galderen norabideetako bat, baina susmoa daukat, batik bat, Euskal Herrian bizitzen ari garen konfrontazio politikoaren ordezkari terminotan izan zirela irakurriak. Nik ere hala egin nuen. Ez dakit hori beti/oso interesgarria den.

Bat nator Barcenarekin: artean gabiltzanok ardura kolektiboa dugu. Kulturgintza bitarteko bat da kulturgintza ez den beste guztian eragiteko, «beste guztian» eragin ezin dugula onartuta. Galdetuko nuke nola ulertzen dugun ardura, kolektiboa, edo proiektu politikoa bera. Posizio politikoak ez, ez dira futbol-taldeekin berdindu. Hau ez da Reala-Athletic. Konplexuagoa da dena.

Belaunaldiak jaio garen epealdiak erabakitzen baditu, ni ere Barcena eta Arangurenen belaunaldikidea naiz. Arangurenek dio belaunaldiak ez direla izaten «hau honaino, eta bat-batean, pun!». Horregatik, niretzat, interesgarria da garaiko gatazkak ulertzeko belaunaldi arteko elkarrizketa. Barcena eta Arangurenen aurretik Amagoia Gurrutxaga eta Joxean Muñoz elkarrizketatu zituen Itziar Ugartek sail berean. Gustura jarriko nituzkeen laurak mahaiaren bueltan.

Barcena eta Aranguren damu omen ziren elkarrizketan aipatuak aurrez ez hitz egin izanaz. Nik ere kezka hauez hitz egiteko espazio falta sumatzen dut: emakumeen oholtzako kopuruaz bezain presentziaz edo gorputzaz aritzeko, musikaren autoritateaz, euskal kulturgintzaz, edo kolaborazioez. Kolaborazioei buruzko iritziak eta nire iritziak kolaborazioetan, hemengoak, akabo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.