Iban Zaldua.
ELE

Lezioak

2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Pandemia honetan gauza asko ikasi ditugu. Adibidez:

1- Eskuak ondo garbitzen. Nik, argibideak jasotzean, pentsatu nuen ez nintzela gai izango mugimenduak neureganatzeko (psikomotrizitatea ez da sekula nire indarguneetako bat izan). Baina azkenean automatizatu dut kontua, eta pri-me-ran ateratzen zait: zirujau kardiobaskular bat sentitzen naiz kaletik iritsi eta konketara joaten naizen bakoitzean.

2- Gure desindustrializazioaren kontzientzia eguneratu ahal izan dugu: bat-batean ohartu gara, hasierako eskasiei esker, inportatutako zenbat produktuekiko garen mendeko (musukoak, txertoak…). Eta globalizazioa zer den dastatu dugu (hamaikagarrenez).

3- Horrekin lotuta, hauteman dugu zein inportantea den, baita gurean ere, turismoa-ostalaritza binomioa: euskal botere faktiko berritzat hartzea beste erremediorik ez daukagu, kuadrillaren erakundearekin, 1. mailako (gizonezkoen) gure futbol klubekin, bertsolaritzarekin eta eraikuntza enpresekin batera.

4- Barruan daramagun polizia zein erraz azaleratu dezakegun deskubritu dugu, auzoa arrotz bihurtzeko erakutsi dugun aiseria dela medio. Eta kultura ez dela gure salbazioa izan, ezta gutxiago ere.

5- Konspiranoia zenbat heda daitekeen konprobatu dugu. Benetako konspirazioa, maiz, konspirazioen teoriak direla ahaztuta.

6- Jakin dugu oso errebeldeak izan gaitezkeela (murrizketa txikien aitzinean), eta, aldi berean, oso otzanak (injustizia gorien kontra). Eta, ondorioz, nekez egingo diegula aurre sakrifizio handiagoak eskatu ahaldizkiguten egoerei.

Aldaketa klimatikoak ezarriko dizkigunei, adibidez. Edo, gure Herriari buruz genituen itxaropen haien despit, Iraultzaren antzeko edozeri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.