Ane Pescador.
Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Musikoterapia

2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Azken urteko egoera arrotz eta gogor honek pentsatzeko asko eman dit, asko nahasi. Senideek, lagunek, neronek, ohikoak baino desegon gehiago pairatzen ditugu, geure burua ez ulertzeraino batzuetan. Lantokian ikusten ditudan gaixoen egoerek ere pentsarazten didate, mugak direla eta, bisitak murriztuta dituzte, ezin dira gelatik irten, eta bertan ematen dituzte orduak, egunak, hilabeteak batzuek. Osasunari eta bizitzari eusteko borrokan dihardute; zaintzapean, baina, aldi berean kartzelaratuta mantentzen dituzten lau horma horien artean. Gogoan ditut ere kutsatzearen beldur etxean bakarrik ohi baino gehiagotan gelditzen diren adineko pertsonak, akaso kognitiboki abileziak galtzen hasiak direnak, beharbada egunetan inorekin solasaldirik eduki ez dutenak, oroimena galtzen hasiak direnak. Eta orduan burura datorkit orain dela bi urte egin nuen musikoterapia tailer eder hura. Formazio txikiak jaso genituen musikoterapeuta kualifikatuen bitartez eta ostera, haiekin batera geure gaixoekin musikoterapia sesioak egin genituen.

Musikak gizakiaren osotasunean eragiten du: biologikoki, fisikoki, neurologikoki, psikologikoki, sozialki eta espiritualki. Musikoterapeuta kualifikatu baten bitartez bizitzako hainbat arlotan (irakaskuntzan, arlo pertsonalean, medikuntzan, eta abar), bakarka zein taldeka musikaren eta haren elementuen erabilera egitean datza terapia honek, bizi kalitatea hobetzeko xedearekin, osasun biopsikosoziala hobetuz eta ongizatea sustatuz.

Musikoterapiak arlo medikoan hainbat onura ditu. Erabiltzaileen antsietate eta estres mailak murriztu ditzake. Minaren erresistentziarengan eragiteko gai ere bada. Arnasketarengan, bihotz maiztasunarengan eta tentsio arterialarengan aldaketak sor ditzake. Emozioen askapenean eta espresioan laguntzen duenez, gogo aldartea aldatzeko gai da. Atentzioa eta kontzentrazioa handitzen ditu, maila kognitiboan onura ugari sortuz: memoria garatu edota, imajinazioaeta sormena sustatu.

Ohean etzanda sabaira begira orduak eman eta egoerari ganoraz eusten dioen gaixoari begiratzen diodanean konturatzen naiz musikoterapiaren, musikaren eta kultura seguruaren zenbateko beharra dugun. Egoera ezkor honek sortu dizkigun alde negatibo guztiak uxatueta gogo aldarte onaz betetzeko beharraz. Sortzeko, entzuteko eta gozatzeko. Egin genituen saio horietan instrumentuari tinko eutsiaz,barneko dardarei irtenbidea ematen zieten gaixo horiek bezala, bizitzari oraindik ere, hemen eta orain zarata egiteko zeudela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.