Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

32 urte preso

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Hamar urte kartzelan, legeazure aurka daukazu. Hamar urte kartzelan, askatasuna lapurtu dizu (...) Noiz bizi behar duzu?ยป. 1994koa da EH Sukarraren kantua. Ordurako asko ziren hamar urteko kartzelaldia betetako euskal presoak, eta, gutxiago, baina baita hamasei arte betetakoak ere. Adibidez, Mitxel Sarasketa. Hura izan zen, 1998an, hogei urte preso bete zituen lehena. Hura askatzeko mugimendu eta protesta ugari izan zen kalean, eta 1998an bertan askatu zuten. Ordurako jada gero eta luzeagoak izaten ari ziren kartzelaldiak; hasiak ziren hiru laurdenak beteta zituzten presoak ez askatzen, zigorra osorik bete arte. Gerora etorri ziren kartzelaldia 40 urtera luzatzen duen 7/2003 legea, Parot doktrina eta bestelako amarruak. Otsaileko datuen arabera, EPPK-ko 74 presok hogei urtetik gora daramate espetxean.

Espainiako Estatuak abilezia erakutsi du legeak eta espetxe araudia txiklea bezala luzatu eta espetxe zigorrak nahieran moldatzeko. Frantziako Estatuan, bitartean, bizi osorako zigorra zioten hainbat presok 30 urteko kartzelaldiaren langa gainditu dute. Berez, berrikusgarria da biziarteko zigorra Frantzian, baldintzapean aske gera daitezke; baina, agidanez, preso guztien zigorrak ez dituzte neurgailu berarekin berrikusten. Sei aldiz egina zuen eskaera Ion Parotek; bitan Jakes Esnalek. 32na urte egin dituzte preso, eta baldintzapean irtengo dira aske. Biak 70 urteak beteta. Lapurtutako askatasun urte gehiegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.