Albistea entzun

IRRATIA

Landatartasuna

Arantza Gutierrez -

2023ko irailak 17

Euskal herritar gehienok hiri eremuetan bizi omen gara; eta COVID- 19 pandemiak batzuk landa eremuetara itzultzea edo ihes egitea ekarri bazuen ere, egia da gurean ere gertatzen ari dela landa eremu batzuen hustea, edo, eta ez dakit okerragoa den, hiritartze bat —aditu batzuek greentifikazioa deitu dutenaren ondorioz—. Hau da, hirietatik landa eremuetara ongizatearen bila doazen hirikume batzuek bertako biztanleen ohiko bizimodua kolokan jartzen dute, jasangarriagoak omen diren ohiturak inposatuz. Hori bai, wifi hedadura on edo garraio sare on bati uko egin barik.

Eta zer harreman du horrek irratiarekin? Duela hilabete batzuk hona ekarri nuen moduan, historian zehar euskal irratiek lotura estua izan dute baserriarekin. Eta gaurko programazioetan ere nekazaritza eta abeltzaintza hizpide duten irratsaioak eskaintzen dira; adibidez, Xorroxin irratiko Ur eta Lur, Euskadi Irratiko Landaberri edo Bizkaia Irratiak lehenengo sektoreari buruzko albisteei eskainitako sail berezia.

Gaur, berriz, hona ekarri nahi dut landa eremuan sorturikoa den arren, kultur irrati moduan definitzen den irrati bat, Arabako Mendialdea suspertzeko proiektu zabal baten barruan kokatzen den Mendialdea Irratia, alegia. Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Harana, Lagran eta Urizaharra udalerriak barnebiltzen dituen kuadrillan kokatuta, Internet bidez emititzen du eta, bere aurkezpenean dioen arabera, «Arabar Mendialdetik, landatar kontaketa eguneratzearen bidez, arrakala kontzeptuala ixten. Beti kulturaren bidez».

2020an sortu zen, kultura eta arte eszenikoei lotuta, eta inguruko aktualitateak, gai sozialek, elkarrizketek, soinu fikzioek, poesiak edota bertako eskoletako ikasleek egindako saioek lekua dute bertan. Zuzeneko programaziorik gabe, podcast formatuan entzungai jartzen dituzte saioak. Magazina hamabostero argitaratzen dute, baina gainerakoek ez dute maiztasun zehatzik. Euskarari garrantzia ematen diotela adierazi arren, audio eduki gehienak gaztelaniaz eskaintzen dituzte; euskaraz eskaintzen dituenen artean, Uxue Alberdiren Ibaiak kontakizuna eta Mendialdea IPIak egindakoa ditugu.

Hurrengo asteburuan Kuartangon izango den Landa Kedada Handian parte hartuko dutela iragarri dute, «landartasun berri baten» aldarrikapena egiteko indarrak batzen, beste eragile batzuekin batera, eta ziur nago horren berri ere emango digutela.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Agnes Karrasch, Basqe Culinary Centerreko afarian, herenegun. ©BCC

Barrunbeetan kozinatzen dena

Enekoitz Telleria Sarriegi

Culinary Zinemako laugarren egunean eman dute 'She Chef' dokumentala. Agnes Karrasch bekadunak jatetxe izardunetan egindako ibilia kontatzen du. Berak eskaini du afaria BCCn.

 ©BERRIA

Bakarraren buru jana

Enekoitz Telleria Sarriegi

Jatetxe batzuk mugak ezartzen hasi dira otordua egitera bakarka doazenei. Kontrara, geroz eta gehiagok eskatzen dute otordua bakarka egitea. Tartean, jendaurrean jateari fobia diotenak ere badaude: 'solomangarefobia' dute.

 ©KANALDUDE

«Errezeta bera da, baina zapore berria eman nahi diot saioari»

Beñat Mujika Telleria

Sei urte eman zituen Crouspeyrek Euskal Irratietan, eta lehen esperientzia du telebistan, Kanaldudeko 'Harri Salda'-n. Adierazi duenez, bertako «kodeak eta moldeak» ezagutzen ari da.
Euskal bixkotxak erakusgai, aurreko ekitaldi batean, Kanbon. ©JOSEAN GIL-GARCIA

Bixkotxaren usaina

Enekoitz Telleria Sarriegi

Euskal bixkotxaren XX. jaia ospatuko dute gaur eta bihar Kanbon. Lehiaketak, tailerrak eta gastronomia ibilaldiak egingo dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...