ERRONKAK

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu lehendakariak politika orokorreko eztabaidan iragarritako hainbat neurri eta asmo dira hurrengoak:
Berdintasun legea. Urkulluren nahia da EAE «genero berdintasun indize handiena» duten Europako lurraldeen pare egotea. Hor kokatu du berdintasunerako lege berriaren proiektua.
Hezkuntza legea. Jaurlaritzak aurreikusia zuen legealdiaren amaieran onartzea, baina lehendakariak atzo iragarri zuen datorren urtean onetsi nahiko lukeela hezkuntza legea.
Inbertsio plana. Suspertze ekonomikoa lortzeko, aurten 250 milioi euroko ezohiko programa bat abian jarriko du Jaurlaritzak. Datorren urteko aurrekontuetan beste mila milioi euro bideratuko ditu, eta, Europako Next funtsetatik datorrena kontuan harturik, denera, 1.600 milioi euroko inbertsia aurreikusi du.
Enplegua. Enplegu tasa %10etik behera ezarri nahi du Jaurlaritzak.
Ingurumena. Berotegi efektuko gasen isurpena %30 murriztu nahi du legealdi honetan.
Azpiegiturak. AHTaren Gasteiz eta Bilborako sarbideak lurperatzeari buruzko akordioa nahi du urte amaierarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.