martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Euskara, justizia eta hezkuntza

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez gabiltza ondo, ari bagara oraindik eztabaidatzen udaltzainen euskara ezagutza. Mintzagai batzuk ematen dizkigu Gasteizko Administrazio Auzitegiak hartu berri duen erabakiak, alegia, udaltzainen lan poltsan sartzeko euskararen B2 maila eskatzeak baztertu egiten dituela hizkuntza gaitasun hori ez daukaten hautagaiak.

Lehen mintzagaia da aztertzea dauzkagun legeak nahiko sendo ote diren deialdietan egiten diren eskaerak babesteko, edo gruyere legeak dauzkagun. Bigarrena, epaile batzuen jokabidea, legearen edozein zulo erabiltzeko euskarari muga jartzeko. Hirugarrena, salaketa jarri duten UGT eta CCOO sindikatuen jokabidea, oso urruti dagoena Katalunian bi sindikatu horiek hizkuntza katalanarekin daukaten aldeko jokabidetik.

Eta laugarrena, udaltzaingai horien jarrera euskararekin; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman ikasitakoak izango dira, A eta B ereduetan, seguruena. Lurralde horietarako Hezkuntza Legea eztabaidatzen ari garen une honetan, komeni da argi edukitzea eskolak bermatu egin behar duela lurralde osoko ikasleek euskara ondo jakitea; hogei urte barru epaile batzuek gaur ezagutu dugun ebazpena errepikatzeko aukerarik eduki ez dezaten. Ezta sindikatuek salaketak jartzekoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.