ESANAK

2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
«Esaten ziguten [ETAren] borroka armatua amaitzean sakabanaketa bukatuko zela eta presoak askatuko zituztela, baina hori ez da gertatu; ezin da ulertu egungo egoera. Presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea euskal agenda da, euskal gehiengoaren exijentzia bat».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia

«Giza eskubideen ikuspegitik, ezinbestekoa da presoak hurbiltzea eta gaixoen beharrei erantzutea. Era berean, uste dugu presoek aitortu egin behar dutela biktimei eginiko mina: indarkeria bidegabea izan zen».

Josetxo Arrieta EAEko Ahal Dugu-ko zuzendaritzakidea

«Bisitarik egiten ez dugun asteburu bakarra da hau: gizartearen elkartasuna jasotzera gatoz, bidaia luzeei aurre egiteko. 2020an duela hamabost urte bezala sufritzen jarraitzen dugu senideok».

Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramailea

«Espetxe politika hau amaitu behar da; hala eskatzen du euskal gehiengo politiko eta sindikalak. Euskal instituzioek bide eman behar diote aldarrikapen horri, eta Espainiako Gobernu berriak agendan jarri behar du presoen afera».

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia

«Mobilizatzea ezinbestekoa da: gobernuen jarrera mugiarazteko gakoa aktibazio soziala da. Espetxe politika aldatzeko, beste abiadura bat jarri behar da, denak nahi ditugulako bizirik, osasuntsu eta etxean lehenbailehen».

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia

«Espero dugu Bilboko manifestazio hau azkenetakoa izatea, kartzela politika aldatu eta presoak hurbiltzen dituztelako».

Ana Perez Steilaseko kidea

«Sakabanaketa zigor gehigarria da presoen gertukoentzat, giza eskubideen urraketa bat bat; gizarteratzea oztopatzen du, eta bizikidetza eragozten».

Nuria Picas ERCko parlamentaria

«Estatua eraso egiten ari da, eta eskubideak eta askatasunak defendatzen ari garen herrien arteko elkartasunerako garaia da».

Eduard Pujol JxCat-eko parlamentaria

«Espainiako Gobernuak jarrera aldatu behar du, bake prozesuan duen ardura hartu, eta presoen eskubideak betearazi».

Albert Butron CUPeko diputatua Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.