Zaintza lanen pribatizazioa salatu dute Urkulluren aurrean

Erredakzioa
2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Hirugarren sektore sozialaren eguna izan zen atzo, eta, erakunde horien lana aitortzeko, ekitaldi bat antolatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak Donostian. Protestarako baliatu zuten LAB sindikatuko kideek. Izan ere, Iñigo Urkullu lehendakaria hizketan ari zela, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatzeko aldarrikapenekin moztu zuten. «Zuen negozioa, gure miseria» eta «zaintza sistema publikoa» oihukatu zuten, besteak beste.

Zaintza lanak publifikatzea eskatzeko lan ildoaren barruan kokatu du LABek protesta: «Zaintza lanetan ari diren langileen miseriaren erantzule ez dira soilik enpresa pribatuak. Hirugarren sektoreak ere badauka zeresana; hamaika erakundek osatzen dituzte gizarte esku-hartzeko edota aniztasun funtzionaleko patronalak, eta sektore honen ardura da langileen prekarizazioa». Erakundeei egotzi zien zerbitzuok pribatizatzea, eta, batez ere, EAJri: «Instituzioek ez dute euren gain hartzen kudeaketa zuzena, diru etekina lehenesten duten enpresen esku uzten dute».

Urkulluk, halere, esker ona adierazi zien hirugarren sektoreko eragileei, «ezinbesteko lana» egiten dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.