Donostiako 66. Zinemaldia. kritika. Sail Ofiziala

Erritmorik gabe iraultzarik ez

Gontzal Agote.
2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'Yuli'



Zuzendaria: Iciar Bollain. Herrialdea: Espainia-Kuba-Erresuma Batua-Alemania. Iraupena: 112 minutu.

Zintzotasun falta ezin zaie ukatu Iciar Bollainek zuzendutako pelikulei. Are gutxiago, kasu honetan bezala, Paul Lavertyren gidoi baten gainean lan egiten duenean. Ken Loachen laguntzaile estua da Laverty, eta gidoilari lanetan egindako pelikuletan argi utzi du bere konpromiso sozial eta politikoa, baita kritikarako gaitasuna ere.

Oraingoan Kubako azken urteotako historiari begiratu diote, ez zuzenean ikuspuntu politiko batetik, arte eta sorkuntzaren bitartez baizik. Dena den, Yuli-k, bereziki bigarren partean, aukera ematen du irlan gertatu diren gorabehera nagusiei segitzeko, sotiltasunez eta argi-ilun guztiekin.

Arazoa da hori egiteko bidea ez dela azertatuena izan. Bi planotan mugituko da Bollainen filma, batetik bestera salto eginez, baina ez batak ez besteak ez dute inolako ausardiarik erakutsiko, eta bide topikoetatik mugituko da istorioa, distira handirik gabe.

Autobiografiaren atalaarrunta da, biopic-en formulaezaguna. Gauza asko konta-tzeko nahia dago, baina, azkenean, ez egoeretan ez pertsonaietan sakontzeko astirik hartu gabe.

Horren osagarri daude performance artistikoak, pelikulari ukitu poetikoa eman nahi diotenak, baina, filmaketa arrunta izateaz gain, atal horiek ere ez dira kontatzen ari denarekin ongi uztartzen. Horren ondorioz, harmoniarik eta erritmorik gabeko filma da, Kubako iraultza baino luzeago bihurtuko dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.