Beheranzko joerari eutsi diote kasuek: 138 Hegoaldean

2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteazkeneko datuek argi erakusten dute izurriaren intzidentzia beheranzkoan dela: 138 positibo zenbatu zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak Hego Euskal Herrian eginiko 8.430 proba diagnostikoetan. Herrialdeka, 23 atzeman zituzten Araban, 66 Bizkaian, 24 Gipuzkoan, eta 18 Nafarroan. 32 pertsona erietxeratu zituzten atzo COVID-19ak jota, eta 62 gaixo larri daude Hegoaldeko ospitaleetako ZIUetan. Hildako baten berri ere eman zuen Osasunbideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.