42.000 folioko erregistroa arakatzen

2021eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
2018ko eta 2019ko Verterren zabor sarreren erregistroa Ingurumen Sailak ezagutarazi du EH Bilduren agiri eskaera baten ondoren. Bi urteak batuta, 42.000 folioko PDF dokumentu luze bat da, eta irudien kalitatea ez da bereziki ona. Sarreren entresaka egiteko BERRIAk bilaketa eta sailkatze programa bat aplikatu dio. Ez da lan erraza, zabor sarrera bakoitza behin baino gehiagotan agertzen baita, kode komun batekin baina informazio ezberdina emanez.

Sarrera bakoitzean, igorleen eta zaborren deskripzio arin batez gain, sarrera eguna eta kamioiaren matrikula agertzen da erregistroan. Kiloak ere agertzen dira, baina beti ez da unitate berdina, eta ez da erraza kalkulatzea. Papresaren kasuan, esaterako, BERRIAren datuak bat datoz ofizialekin. Orotara, aldiz, ez; gutxiago agertzen dira. Ezin da zehaztu okerra erregistroan dagoen edo analisi sistemaren mugetan. Datuak kalkulu taula batean zabalduz gero, zamaren kalkulu fidagarriagoa egin zitekeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.