KRONOLOGIA

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Venezuelan egin zituen urteak, hainbat mugarritan laburbilduta:
1947. Amarekin ailegatu zen Caracasera. 36ko gerrak banandu eginzituen gurasoak eta bi anaiak, eta han batu ziren berriro ere ugaldetarrak. 25 urte zituen. EAJn afiliatu zen iritsi eta berehala.
1948. EAJko Hego Ameriketako batzordeko lehendakaritza hartu zuen.
1949. Élite aldizkari grafikoan lanean hasi zen, freelance. Astean bi erreportaje egitea izan zuen lehendabiziko eginkizuna.Urtebeteren buruan, erredakzioburua zen.
1951.Venezuelako nazionalitatea hartu zuen.
1952. Ingelesa ikastera joan zen AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Ondoren, New Yorken, literatur ikastaroak hartu zituen. Handik ere lan egin zuen.
1954. Creole Petroleum petrolio konpainia handiko Nosotros aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen.
1955. Ana Mari Martinez Urreiztietarekin ezkondu zen, Zurichen. Caracasen hasi zutenbikote bizitza.
1960. Kazetaritza masterra egin zuen bi urtez Ameriketako Estatu Batuetan.
1962. Creole Petroleum korporazioko argitalpenen buru izendatu zuten.
1969. Hamabost urtean Creole petrolio konpainian lan egin eta gero, Euskal Herrira itzuli zen. Familia ja bertan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.