ERREAKZIOAK

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
«Espainiari eskatu nahi diogu salbuespen espetxe politika amaitzea. Horrek erraztuko luke pertsona hauek birgizarteratzea, eta euskal gizarteari zor dioten iraganaren azterketa kritikoa egitea».
Irune Berasaluze EAJko legebiltzarkidea

«Bada ordua presoak etxera ekarri, eta haiek askatzeko erabaki integralak hartzen hastekoa. Horretarako, baina, mendeku politikak eta presoen gerturatze arbitrarioak alboratu behar dira».
Maddalen Iriarte Eh Bilduko legebiltzarkidea

«Senideek ez dute zertan pairatu espetxe politika, eta birgizarteratze bideak dira konponbidea. Era berean, eta elkarbizitza errazte aldera, presoek iraganaren errebisio kritikoa egin beharko lukete».
Miren Gorrotxategi EP-IUko legebiltzarkidea

«Independentziaren aldeko politika egiteko modua egon behar da, estatuak aurkako errepresioa erabili gabe. Urteetan ikusi dugu euskal presoekin, eta orain Kataluniakoekin ere ikusten ari gara».
Albert Botran CUPeko diputatua

«Espainiako Gobernuak inoizko aurrerakoitzat jotzen du bere burua, baina errealitateak erakusten du errepresioak hor dirauela. Denon lana da espetxe politika aldatzea».
Marta Rosique ERCko diputatua

«Ulergaitza da herri honek mobilizatzen jarraitu behar izatea gutxiengo demokratikoak eskatzeko. Ez dago aitzakiarik euskal presoei legedia arrunta ez aplikatzeko».
Leire Txakartegi ELA sindikatuko ordezkaria

«Azken hilabeteetan gerturatze batzuk izan dira, baina urrats berri eta azkarrak behar ditugu. Plan bat behar da presoak hurbiltzeko».
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia

«Une erabakigarri batean gaude, salbuespen espetxe legedia amaitu daitekeela uste dugu. Horretarako, baina, guztiok norabide berean egin behar dugu arraun».
Patricia Velez Etxerat

«Bakerantz garamatzan bidea presoen egoeraren konponbidetik pasatzen da; Euskal Herrian hala da, munduan gaindituak izan diren beste gatazketan bezala».
Xantal Ergi Euskal Hirigune Elkargoko hautetsia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.