Atxilo, etorkin adingabeak diru truke ekartzearren

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak gutxienez hiru lagun atxilotu ditu, diru truke Magreb aldeko adingabeei Bilbora etortzen laguntzea egotzita. Bilboko egunkari baten arabera, Andaluzian (Espainia) atxilotu dute bat, eta beste biak, Bilbon. Poliziak operazioa zabalik dagoela baino ez du baieztatu, eta bukatu arte ez du zehaztasunik emango.

Azken urtean Bizkaiko Diputazioak harrera zentro berriak ireki behar izan ditu, ohi baino etorkin adingabe gehiago iritsi direlako herrialdera. Harresiak Apurtuz koordinakundeak ontzat jo du besteen proiektu migratzaileak dirua irabazteko erabiltzen dituztenak atxilotzea. Baina ohartarazi du migratzaileek mafiengana jotzen badute beste aukerarik ez dutelako jotzen dutela. Halere, azaldu dute eurek ezagutzen dituzten kasuen arabera adingabe gehienak euren kasa etortzen direla penintsulara: kamioi edo autobusetan ezkutatuta, edo ferryan Gibraltarko itsasartea zeharkatuta.

Era berean, azpimarratu dute migratzaile hauek adingabeak direla, eta legez administrazioak eurekiko erantzukizuna duela: arreta egokia eman behar diete. 18 urte betetzean babes ofizial guztia galtzen dutela ere gogoratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.