Aran ibarrean, bost biztanletik hiruk dakite araneraz

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako inkesta soziolinguistikoan badira aranerari buruzko datu batzuk ere. Horien arabera, Aran ibarreko bost biztanletik hiru gai dira araneraz hitz egiteko (%60),eta zazpitik seik ulertzen dute (%83). Gazteen adin taldeak du ezagutza maila handiena (%75).

Araneraren erabilera igo egin dela erakutsi dute datuek: bostetik bat aritu ohi da (%20). Gaztelaniaren erabilera nabarmen handiagoa da, ia erdiena (%45). Katalanez %15ek egin ohi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.