Libano. Krisi ekonomikoa
Kristina: «Komunitateko parte sentitzeak indarra ematen digu»

Libanon mendiak dira nagusi, eta hara ez dira iristen agintariak, ezta laguntza humanitarioa ere; bai, ordea, lan kolektiboa. Iparraldeko herri txiki batean, Miziaran, diruaren zirkulutik kanpo ere bizi dira batzuk. Kristina gazte libanoar bat da, herri horretan hazia eta jatorri nigeriarrekoa, eta gurasoei galdetu zien ea Miziaratik alde egingo zuketen atzerrira emigratzeko aukera izanez gero. Kristinak lana zuen Beiruten, eta bazitekeen enpresak hura Europara bidaltzea aurrerago. «Haien erantzunak harrituta utzi ninduen», esan du Kristinak: «Esan zidaten ez zuketela herritik alde egingo horretarako aukera izanda ere». Zergatiaz galdetuta, gurasoek esan zioten Miziaran zeukatena ez zutela beste inon aurkituko: «Hemen, komunitate baten parte gara eta indarra ematen digu horrek: beti laguntzen diogu elkarri». Amak, esaterako, manuxe-a kozinatzen du gainontzeko senitartekoentzat eta bizilagunentzat —Libanoko jaki tradizional bat—, eta haiek, trukean, barazkiak eta arrautzak ematen dizkiote, edo inguruko lurretan landatu daitekeen edozer. «Mundu guztia sufritzen ari da», aitortu du Kristinak: «Baina gurasoak Miziaran geratuko dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu