Lorea Agirre Dorronsoro
Hiztun elebakar izatea zer den badaki Lorea Agirrek (Beasain, Gipuzkoa, 1968). Euskal hiztun elebakarra zen txikitan, ordea. Besteak beste horrek sortutako ezinegonetatik abiatu da Idurre Eskisabelekin kaleratu duen liburua, baita emakume izateak sortutako egonezinetatik ere.
Hizkuntzari eta batik bat euskarari lotuta dago haren jarduna: Argia-n eta Euskaldunon Egunkaria-n aritu zen lanean, baita BERRIAn ere. Antropologoa ere bada, eta, egun, Jakin-eko zuzendaria. 2015ean, Bagara nor idatzi zuen, Korrikarako testua. «Herritar eta hiritar moduan ahalduntzeko, ezinbesteko tresna da hizkuntza», dio.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.