Kolpe latza belarrietan eta kontzientzian, Idoia Trenor Bilgune Feministako ordezkariak esaldi bakar batekin joa: «Ez gara gure izenen jabe». Hainbat gurasok seme-alabei nahi duten izena jartzeko duten arazo gordinaren ertzetako batzuk biltzen ditu esaldi bakarrean —Hego Euskal Herriko egoerari dagokionez, behintzat—.
Alde batetik, Espainiako legediaren mende daudela Hego Euskal Herriko gurasoek bete behar dituzten baldintzak seme-alabei izena jartzeko. Legeak dio, besteak beste, debekatuta daudela «sexuari dagokionez nahasarazi dezaketen» izenak. Lege berri batek indargabetu egin zuen pasarte hori, baina legea oraindik ez dago indarrean. Izena izan jakin bati lotu nahi dion ikuspegi mugatu ofiziala.
Bestetik, guraso askok ezin dietela nahi duten izena jarri seme-alabei. Ez dagoela haien esku halako erabaki garrantzitsu, intimo eta politikoa. Genero markarik gabeko izenei generoa ezarri baitiete —Euskaltzaindiak, azkenean, genero marka kendu berri die 500 izen ingururi— eta genero marka edukita ere, izenak nahi bezala erabili ezin direlako, irizpide zaharkituetan eta mugatuen izenean. Halako erabaki batek ezin du erregistro bulegoko langilearen borondatearen edota Euskaltzaindiaren zerrenda baten mende egon.
Nahi den izena, nahi den izanarentzat, izenaren eta izanaren jabe izan ahal izateko.

HIZPIDEAK
Izenen jabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu