Antton Iturbe.
BI AHOTSETARA

'Footwork'

2017ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Doinu bat idaztera esertzen naizen aldiro, borroka bat bilakatzen da niretzat. Ezinezkoa zait egunean bost edo hamar doinu idaztea. Ez naiz erritmo horretan ekoizteko gai. Egunean zortzi edo hamasei konpas idazten ditut asko jota. Ez naiz Youtubeko bideoetan doinuak zein errazki konposatzen dituzten erakusten duten musikari horietako bat. Batzuentzat supersamurra izango da agian, baina niretzat... EZ. Borroka da. Egunero. Eta BAI, batzuetan erabat etsi eta nire karrera musikal guztia pikutara bidali nahiko nuke. Norbaitek hau entzun beharko lukeĀ».

Jlin musika elektroniko ekoizle gaztearen hitzak dira hauek eta bere Facebookeko murruan partekatu ditu. Mila arrazoi izan ditut orain arte emakumezko afroamerikar gazte honen musika maitatzeko, baina esaldi hauek artista eta pertsona moduan beste maila batean kokatzen dutela deritzot. Chicagoko hirian sortutako footwork musika estilo hipererritimiko eta poliedrikoaren aitzindari eta berritzaile honek izugarrizko disko bortitz, ausart eta txundigarriak atera baititu gaur arte, haien artean, Wire moduko aldizkari burutsuek urteko diskorik hoberenen gailurrean kokatutako Dark Energy, adibidez. Eta, hain zuzen ere, pribilegio eta goraipamen posizio horretatik onartua izan eta mundu guztira zabaldu izana da benetan miragarri eta txalogarria iruditzen zaidana.

Ondo dioen bezala, musika elektronikoa botoitxo batzuekin jolastu eta ziztu baten sor daitekeen gauza dela iradokitzen duten bideoz josita dago gure Internet. Eta ez da horrela; teknologiak musika partekatu eta ezagutaraztea ahalbidetu duen moduan, fribolizazioaren eta exhibizionismoaren tranpan erorarazten ditu hainbat artista eta entzule. Ukelelea edo azken belaunaldiko software ahalguztiduna erabilita ere, norberaren ahotsa aurkitzea da beti gakoa, eta horrek denbora, lana eta batzuetan mina eta gatazka ekar lezake. Ez da erraza, baina hor da egia eta musika edo beste edozein arte jardueraren balioa. Eskerrik asko gogorarazteagatik, Jlin. Handia zara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.