Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Gibson

Ilargi Agirre -

2018ko maiatzak 6

Aste honetako albistea da. Gibson gitarra lantegi erraldoiak porrot egin du. Azken urteetan salmentetan izandako jaitsierak eta egindako zuloak eraman dute itxierarekin mehatxu egitera. Adierazpen horrekin batera, aurrera ateratzeko plangintza bat ere aurkeztu dute AEBetako justiziaren aurrean. Hartzekodunen aurrean babesa lortu dute modu horretan, eta, plangintzan zehazten dutenez, hartzekodun batzuk akziodun bilakatzeko aukera egongo litzateke martxan jarraitu ahal izateko. Enpresak 170.000 gitarra saltzen ditu urtero 80 herrialdetan, baina salmenten diru sarrerek ez dituzte zorrak berdintzen. 375 milioi dolarreko zuloa dute.

Gibson Guitar 1902an sortu zen, AEBetan. Handik mende erdira hasi ziren Les Paul gitarrak egiten, gerora musikaren historian ikono bilakatu zirenak. Marka horretako gitarrak erabili izan dituzte B.B. Kingek, Elvis Presleyk, Jimmy Pagek eta Keith Richardsek, besteak beste. Gitarrak egiteaz gain, Baldwin markako pianoak ere saltzen dituzte.

Eric Claptonek iradokitzen zuen elkarrizketa batean orain gutxi gitarraren amaiera gertu zegoela, gero eta gutxiago saltzen zirela ohartuta. Horrekin batera, aipatzen zuen garai bateko gazteek garajeetan denbora pasarako erabiltzen zituztela instrumentuak. Gaur egun, ordea, rocka ez dago modan. Trapa, rapa edota hip hopa entzuten dira gehiago, eta horietan gitarrak ez du hainbesteko protagonismorik, aurrez grabatutako soinuekin funtzionatzen baitute.

Nolanahi ere, ez dut uste gu bizirik gauden bitartean behintzat gitarrak desagertuko direnik. Nostalgia handiagoarekin begiratuko diegula, hori bai. Guk garai batean taldean bageneukan Gibson markako gitarra bat, bakarrik afinatzeko sistema bat zeukana, inongo afinatzailerik jarri beharrik gabe. Jabeak oso maitea zuen, baina, egia esan, guztioi izugarrizko ezustekoak ematen zizkigun tarteka. Zuzeneko baten erdian gitarrak berak afinatzeari uzten ziolako, edo beste tonu batean afinatzen zuelako abisurik gabe. Nostalgiaz oroitzen ditugu zuzeneko horiek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Asier Olabarrieta (erdian), Islabaten emanaldi batean, Gasteizen. ©NURIA GONZALEZ / ISLABAT

«Kontsumo ereduak kaleratzen den musika baldintzatzen du»

Iraia Vieira Gil

Islabat izenpean, bere burua onartzeko prozesuan oinarritutako rock diskoa kaleratu du Olabarrietak. «Lasaia» izan da diskoaren bidea; egungo abesti «azkarrak» ez bezala, poliki sortu du musikariak lana.
Ivan Zuluetak egindako irudiak eta <em>Arrebato</em> filmaren elastikoak, Artium museoko erakusketan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...