martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Nuklearrak, armairutik kanpo berriro?

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Fukushimako zentral nuklearrean 2011ko martxoan jazotako istripu larriak haien burua armairuan sartzera behartu zituen nuklearzale asko. Gertatuak gertatu, ez zen garairik egokiena energia nuklearra sustatzeko. Sarrera hori betiko edo aldi baterako izango ote zen jakin nahiak eztabaida handia sortu zuen; izan ere, energiaren alorrean indar handia daukaten korporazioak daude zentral nuklearren atzean, besteak beste, gaitasun finantzario handia eduki behar delako horrelako zentralak eraiki eta ustiatzeko.

Azken hilabeteotan energiaren salneurriak eduki duen igoera espekulatiboa nahiko izan da nuklearzaleak armairutik atera eta «hemen gaude gu» oihu salbatzailea lau haizeetara hedatzeko. Nuklearra «merkea eta garbia» dela esango digute, eta bera dela egunotan bizi dugun kinka larria baretzeko tresnarik egokiena. Ikatz kutsatzailetik eta gasaren menpekotasun geopolitikotik libratzeko egokieraz jabe gaitezen proposatuko digute. Zaharrak berri...

Frantziako presidente Emmanuel Macronek aurreratu berri du Frantziak zentral nuklearrak egingo dituela, klima aldaketaren abiada moteltzen lagunduko duen argudio tranpatiarekin; bateraezina baita natura babestu nahi izatea eta mendeetan iraungo duen zabor nuklearra sortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.