KRONOLOGIA

2023ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
2003ko martxoaren 20ko goizaldean erori ziren lehen bonbak Bagdaden, eta sei aste geroago amaitutzat eman zuten inbasioa AEBek. 2011ra arte iraun zuen okupazioak.

2003
Martxoaren 20a. AEBetako presidente George W. Bushek iragarri zuen «operazio militar bat» hasi zutela Iraken, Saddam Hussein presidentearen erregimena desegiteko.
Apirilaren 9a. Koalizioko indarrek Irakeko armada garaitu zuten, nahiz eta Husseini leial zitzaizkion miliziek borrokan jarraitu. Bagdaden, behera bota zuten Husseinen estatua.
Maiatzaren 1a. Operazioa amaitutzat eman zuen Bushek, AEBetako Abraham Lincoln gerraontzian egindako agerraldian. Misioa amaituta zioen kartela ikus zitekeen atzean.
Abenduaren 14a. Hussein atxilotu zuten Tikriten, bere jaioterrian.

2004
Urtarrilaren 24a. AEBetako Gobernuak onartu zuen «oker» zeudela, Irakek ez zituela «arma kimiko eta biologikoak» —hori izan zen inbasioa hasteko argudio nagusia—.
Apirilaren 28a. Jakin zenAEBen esku zegoen Abu Graib espetxean presoek tratu txarrak eta torturak jasaten zituztela.

2005
Urriaren 15a. Erasoaldia hasiz geroztik lehen aldiz, hauteskundeak egin zituzten Iraken, eta xiiten esku geratu zen parlamentua. Hurrengo urteko apirilean hartu zuen lehen ministro kargua Nuri al-Malikik, eta koalizio gobernua osatu zuen sunitekin eta kurduekin.

2006
Azaroaren 5a. Heriotza zigorra ezarri zioten Husseini. Sunitek «mendekua» iragarri zuten. Abenduan hil zuten.

2009
Ekainaren 30a. Barack Obamak AEBetako presidentetza hartu eta gutxira iragarri zuen Iraketik erretiratzeko erabakia. 2009ko udan hasi ziren borrokarako tropak hirietatik irteten.

2011
Urriaren 21a. Iraken geratzen ziren 39.000 soldaduak atera, eta gerra amaitutzat eman zuten AEBek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.