Albistea entzun

Euskarazko antzerkiaren egoera. EHAZE

EHAZE, txanponaren ifrentzua

Krisi larrian dago antzerkizale elkartea, iraungo duen ere zalantzan. Ez du ulertzen, sormenaren aldetik halako mugimendua egonda, erakundeen aldetik «hain laguntza gutxi» jasotzea.
EHAZEkoak, Miren Gaztañagaren <em>Stereo</em> lana eta <em>Argazki hau euskaraz mintzo da</em> liburua aurkezten.
EHAZEkoak, Miren Gaztañagaren Stereo lana eta Argazki hau euskaraz mintzo da liburua aurkezten. MARISOL RAMIREZ / ARP Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2018ko otsailak 4

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen (EHAZE) existentzia bera dute orain aztergai hura osatzen duten kideek. Uste duten arren «oso argi» daudela martxan dituzten proiektuak eta elkartearen beraren erreferentzialtasuna, irautea «ia ezinezko» bihurtu zaiela diote. Ezegonkortasun ekonomikoa eta laguntza eskasia aipatu dituzte motibo nagusitzat. «Egoera hain da larria, non halako batean esan genuen: ez dakigu elkartea desagertuko den, baina, desagertzekotan, izan dadila euskal teatroaren aldeko ahalegin bat eginez, egungo indarguneak eta ahulguneak agerian utziz», kontatu du Eneritz Artetxe lehendakariak elkartearen izenean. Ahalegin horren fruitua izan da Argazki hau euskaraz mintzo da gogoeta eta iritzi liburu kolektiboa.

Durangoko Azokan aurkeztu zuten, eta bi ideia nabarmentzen dira han. Alde batetik, euskal teatroa, sormen aldetik, oso sendo dabilela. «Horrek ez du esan nahi potentzial hori egonkorra denik. Egoera koiunturala izan ez dadin, erakunde publikoek kultur politikak aldatu behar dituzte». Besteak beste, euskarazko antzerkia bultzatzeko eta egonkortzeko «plan estrategiko bat» sumatzen du faltan elkarteak; plan bat, sortzaileen eta taldeen prekaritateari aurre egiteko eta balio kulturalak balio ekonomikoen gainetik jartzeko. Liburuan ageri den beste ideia nagusia da EHAZEren egoera oso larria dela.

Horri lotuta, liburuaren egileek galdera bat egiten dute: zer ari gara euskal gizartean gaizki egiten, euskal instituzio publikoetatik hain laguntza gutxi jasotzeko, laguntzeko borondaterik ez egoteko kultur arlo batean mugimendu sortzaile nabarmen bat sortzen denean? Artetxek euskarazko antzerkia dagoen garai goxoaren zenbait adibide eman ditu: esaterako, euskaraz sortuak izan direla publiko gehien erakarri duten eta eragin sozial eta kultural handiena izan duten antzezlan asko eta asko; ugaritu egin direla euskara hutsez egiten diren sortze prozesu kolektiboak; belaunaldi berriek euskararen aldeko apustua egiten dutela; talde amateurretan eta antzerki eskoletan jende gehiago dabilela, eta abar. Egoera hori izanda ere, elkartekoek uste dute euskarazko teatroak «erdararen neurrira» sortutako programazio eta azpiegitura sisteman txertatu behar izaten duela, eta bestela euskarazko sortzaileek aparteko lana egin behar izaten dutela sistema propioak sortzeko, «erakunde publikoen bazterrean».

EHAZE ez dago ados erakunde publikoen laguntza politikekin: «Enpresa egitura antolatu samar bat eduki behar da erakunde publikoetatik gutxieneko laguntza bat jasotzeko. Bazterrean uzten dira kulturalki ekarpenak egiten ari diren proiektu asko eta asko». Kontatu dute espe- rimentazioan, sormen prozesuan, hizkuntzan nahiz eduki sozialen arloan ekarpenak egiten dituzten lanak daudela egoera horretan.

Eta EHAZEri ere gauza bera gertatzen zaiola nabarmendu dute: «Lau sos jasotzeko, etengabe proiektuak aurkezteko logika batera gaude kateatuta». Artetxek azaldu du gaur egun elkartea «militantzia hutsez» sostengatzen dela. Langile bati ordaintzeko modurik ere ez dute jada. «Oso zaila da borondatezko lan hutsez hainbeste denboran mantentzea, partaide bakoitzak bere proiektuak eta erritmoak dituelako».

EHAZEren zeregina euskarazko teatroa ikusgarri egitea da, haren errealitateari argazkia ateratzea. Galdetutakoan gaur egun zertan jarri nahi dituzten indarrak, elkarteak azaldu du lehentasun hauek dituela: sortzaileen egoera prekarioari irtenbidea ematea, sortzaileei gero eta gauza ausartagoak egiteko babesa eskaintzea eta, produktuaren emaitzari ez ezik, prozesuari berari ere laguntzea.

Dokumentazio zentroa

Emakumeen lanaren errekonozimendu falta ere bada EHAZEren kezketako bat. «Antzerkia ez dago gizartean oro har gertatzen denetik kanpo». Kontatu du emakumeen lanak komunikabideen fokuetatik kanpo geratzen direla maiz, haien antzerkiari «emakumeena» etiketatik begiratzen zaiola. «Ematen du emakumeek jorratzen dituzten gai eta moduek ez diotela ekarpen interesgarririk egiten gizarteari bere osotasunean. Horregatik ematen ditugu lan hauetako asko bigarren mailako aretoetan eta martxoaren 8aren inguruan». EHAZEren asmoetako bat da martxan jartzea genero ikuspegiaren inguruko hausnarketa bat.

Alabaina, elkartearen buruan proiekturen bat baldin badago, hori euskal antzerkiaren dokumentazio zentro bat sortzea da. Hasieratik izan da EHAZEren asmoetako bat. Zentroaren nondik norakoak ere zehaztuta dituzte jada, Mintzolarekin batera egindako ikerketa bati esker. «Eusko Jaurlaritzak azkenaldian egoera aztertzeko urratsak eman dituela jakin dugu, baina ez dira harremanetan jarri ez EHAZErekin ez Mintzolarekin». Oso kezkagarria iruditzen zaie hori. «Iruditzen zaigu estrategikoak izan daitezkeen proiektuak eragileen arteko elkarlanean egin behar liratekeela». Are gehiago, EHAZErentzat dokumentazio zentroak ez lukeelako «edukiontzi bat» izan behar, kultur eragile bat baizik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ahomentan: Agertoki berri baterako lanak

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Hazia musikaleko dantzariak, entseatzen, Errenteriako Dantzagunean (Gipuzkoa). ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Kooperatiben aitzindariaren fruitua

Andoni Imaz

Gontzal Mendibil musikariak Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sustatzailearen bizitza kantu bihurtu du, 'Hazia' musikala sortzeko. Datorren irailaren 17an estreinatuko dute, Arrasaten.

'Orelhas' irudia. ©Alex Rozados.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...