PERTSONAIA. Eduardo Zubiaurre

Adegiren aukera

JUAN CARLOS RUIZ FOKU.
xabier martin
2019ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur hartuko du Eduardo Zubiaurrek, Adegiko buru ohiak, Confebaskeko presidentetza, Pedro Larrañagak lau urteko agintaldia bete eta gero. Gipuzkoako patronalari zegokion aukeratzea Confebaskerako buruzagitza —Bizkaiko Cebek eta Arabako SEA enpresaburuen elkarteekin batera osatzen dute Confebask—, eta Adegik etxeko gizona hautatu du. Zubiaurre Adegiko presidente izan zen 2006. eta 2012. urteen artean.

Confebasken leman, eibartar batek beteko du beste eibartar batek utzitako lekua. Izan ere, Gipuzkoako hiri berean jaioak dira Larrañaga eta Zubiaurre, nahiz eta Larrañagak ibilbide profesionala Araban egin duen. Hain zuzen ere, SEAk proposatuta izendatu zuten Confebaskeko buru.

Zubiaurre (Eibar, 1962), berriz, Jaz Zubiaurre SA enpresako arduradun nagusia da; Domingo Zubiaurrek abiarazi zuen, 1924an, eta Eduardo Zubiaurrek haren gidaritza hartu zuen orain hamarkada batzuk. Adegin hainbat kargu berritzeko ekinaldia izan zuen, eta Jose Maria Ruiz Urtxegi idazkari nagusia kargugabetu zuen 2008an, 25 urtez karguan egon eta gero. Zubiaurrek krisi ekonomikoaren lehen zartadak bizi izan zituen Adegiko presidentea zela, eta ETAk orduantxe hil zuen Inazio Uria enpresari azpeitiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.