Albistea entzun

Zelenskiren arabera, Ukrainako indarrak kontraerasorako prest dira

Ukrainako presidenteak adierazi du uste duela «arrakastatsua» izango dela. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean
Volodimir Zelenski, herenegun, agerraldi batean.
Volodimir Zelenski, herenegun, agerraldi batean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko ekainak 4

Ukrainako agintariek urte hasieran esaten zuten udaberrian hasiko zutela Errusiako indarren kontrako kontraerasoa. Halakorik ez da gertatu, ordea. Horri buruz galdetu zioten Volodimir Zelenskiri, AEBetako The Wall Street Journal egunkariak atzo kaleratu zuen elkarrizketa batean, eta Ukrainako presidenteak erantzun zuen eraso hori egitekoak direla, horretarako prest daudela, eta uste duela «arrakastatsua» izango dela.

Gobernuburuak esan du azken asteetan bere aliatuek agindu dizkioten blindatuak noiz iritsiko zain dagoela kontraerasora jotzeko. Mendebaldeko bazkideen laguntza militarra handitzeko ahaleginean, kanpaina diplomatikoa egiten ari da. Aliatuek adierazi diote behar beste denboraz lagunduko diotela, eta, Ukrainako presidentearen beste eskaera bat ontzat emanez, atea ireki diote Kievi F-16 borroka hegazkinak entregatzeko aukerari.

Aspalditik iragarritako kontraerasoaren harira, Zelenskiren aholkulari Mikhailo Podoliakek lehengo astean azaldu zuen hori ez dela une jakin batean hasten den zerbait, eta nabarmendu Errusiako azpiegiturei egindako erasoak kontraerasoaren barruan sartu beharko liratekeela. Horiek areagotu egin dira azken asteetan. Eta Zelenskik aipatutako kontraerasoa «ikaragarria» izango dela iragarri zuen David Petraeusek, AEBetako armadako jeneral ohi eta CIA AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentraleko buru izandakoak (2011-2012), BBCn atzo egin zioten elkarrizketa batean.

Bestalde, borrokek bere horretan jarraitzen dute Ukrainarekin mugakidea den Errusiako Belgorod eskualdean, eta hango gobernadore Viatxeslav Gladkovek jakinarazi zuen atzo beste hiru zibil hil zirela aire erasoen ondorioz. Ukrainari egozten dizkiote eraso horiek, baina Kievek ukatu egiten du. Kremlinen aurkakoak direla dioten bi milizia ari dira eskualde horretan Errusiako indarren aurka borrokan azken egunotan. Behin Bakhmutetik alde egin ondoren, Wagner mertzenarioen taldeko buru Jevgeni Prigozhinek esan zuen atzo ez duela baztertzen Belgoroden borrokatzea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Haur bat Can Atalay diputatuaren irudi batekin, maiatzaren 1eko protesta batean, hura aske uzteko eskatzen. ©#BARRA_ABILDUA#CANATALAY

Legegintzaldia espetxetik

Lara Villalon

Can Atalay ezkerreko parlamentaria preso dago iazko maiatzetik, 2013an Istanbulgo Taksim plazan izan ziren protestetan parte hartzeagatik, Turkiako Gobernuaren kontra. Auzia justiziaren politizazioaren ikur bihurtu da herrialde hartan.

 ©OSKAR EPELDE

«Afrikaren menpekotasun aroa amaitzen ari da»

Oskar Epelde Juldain

Touoyemen arabera, kontinenteko liderren belaunaldi berri batek «forma eman nahi dio bere patuari». Eta sistemaz gogoeta bat plazaratu du: «Afrika demokratizatu behar da, ala demokrazia afrikartu?».
Armeniako Gobernuaren kontrako manifestariak, gaur, Erevanen. ©ANATOLI MALTSEV, EFE

Paxinianen dimisioa eskatu dute milaka herritarrek, «traidore» oihu artean

Gorka Berasategi Otamendi

Armeniako hiriburuan egin duten protestan, manifestariek lehen ministroari egotzi diote ez esku hartzea Azerbaijanek Karabakh Garaiari egindako erasoaren aurrean.

ERCko eta JxCko ordezkariak txaloka, atzo, Kataluniako Parlamentuan ebazpen bateratu bat onartu ondoren. ©Q. GARCIA / EFE

Erreferenduma, negoziaziora

Gorka Berasategi Otamendi

ERCk eta JxCk Sanchezen inbestidurarako baldintza ezarri dute: erreferendum baten alde «lan egiteko» konpromisoa hartzea. PSCk gaitzetsi egin du, eta bozak errepikatzeko aukera aipatu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.