Jazzaldirik ez Gasteizen

Antolatzaileek bertan behera utzi dute uztailaren 13tik 18ra egitekoa zen jazz festibala

aitor biain
2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Gasteizko Jazzaldia ez egitea erabaki dute antolatzaileek. Uztailaren 13tik 18ra bitarte zen egitekoa jaialdiaren 44. aldia, baina bertan behera utzi behar izan dute, osasun larrialdiak baldintzatuta. Antolatzaileek azaldu dute «azkeneraino» saiatu direla, eta epeak «ahalik eta gehien estutu» dituztela, baina ez dutela beste aukerarik izan jaialdia datorren urtera atzeratzea baino.

Antolatzaileek jakinarazi dute urte hasieran jaialdia «ia itxia» zutela: «Kartel eder bat eta lehen lerroko musikariak» prest zituzten. Lehen emanaldiak ere iragartzen hasiak ziren: Branford Marsalis, The Charlie Parker Legacy Band, Anne Paceo eta Antonio Sanchez ziren Gasteizen aritzekoak.

Osasun larrialdiak baldintzatuta alternatiba bila hasi zirela azaldu dute idatzian. «Lau proiektu desberdin prestatu genituen. Uztailean dena ondo joanez gero, jaialdia Gasteizek merezi zuen poztasun txikia izatea nahi genuen. Eta inoiz baino irekiagoa izatea. Dena streaming bidez ikustea, ia dena doakoa izatea eta, osasun neurri posible guztiekin,Gasteiz jazzaren festa bihurtzea». Azkenean, baina, jaialdia egiteko berme nahikorik ez dutela ikusi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.